Sagardoa eta gazta, Aste Santuko proposamenak
Descripción
Bihartik hilaren 23ra bitartean, aukera izango da Sagardoetxeako bisita gidatuan, sagardoa eta gazta dastatzeko. Bestalde, maiatzaren 6an ikuskizun berezia eta lore tailerra egingo dira.
ocio semana santa astigarraga joyería acción gastronomía queso museo sidra sagardoetxea manzanos en flor
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-04-12
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007358
Texto completo
Aste Santuko opor egunetarako proposamena egin du aurten ere Sagardoetxeak: bisita gidatua, sagardo eta gazta dastaketarekin borobiltzea. Idiazabal, Irati eta Erronkariko gaztak izango dira aukeran, eta guztiak 5,50 euro balio ditu.
Era berean, bisita eta dastaketaren ondoren, sagardotegi batean otordua egiteko ere ematen du aukera, 34,50 euroan. Erreserbak egin daitezke 943 55 05 75 edo info@sagardoetxea.com.
Loraldiarekin gozatzeko, ikuskizuna
Bestalde, sagastiak hasi dira loratzen, eta horri lotuta, ikuskizun berezia egin da maiatzaren 6an Sagardoetxeako sagastietan, musika, dantza eta antzerkia nahastuta. Era berean, goiz horretan loreekin egindako eskulan tailerra izango da.