Sagardoetxeak gazta dastaketak prestatu ditu
Descripción
Astigarragako Sagardoetxeak Aste Santuko oporraldirako ohiko bisita gidatuaz eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa eskainiko du. Besteak beste, Idiazabal J.D. gazta, Iraty J.D. gazta eta Ronkal J.D.
ocio semana santa astigarraga joyería acción gastronomía queso museo sidra sagardoetxea manzanos en flor
Ficha
- Autor: Aitziber Muga
- Fuente: Noticias de Gipuzkoa
- Fecha: 2017-04-11
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007357
Texto completo
Sagardoetxeako bisita gidatua eta sagardo eta gazta dastaketak 5,50 euro balio du pertsona bakoitzeko.
Aste Santuko egun guztietan museoa 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 20.00etara egongo da zabalik. Pazko Astean, apirilaren 18tik 22ra, zertxobait aldatuko da ordutegia: 11.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 19.30era. Azkenik, apirilaren 23an goizez bakarrik irekiko ditu ateak, 11.00etatik 13.30era.
Sagardoetxeako bisitaren ostean, jardunaldia sagardotegiko bazkari edo afariarekin amaitzeko aukera izango da txotxaren errituaz goza-tzeko. Pakete honek 34,50 euro balio du.
Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko 943 550 575 telefonora deitu edo info@sagardoetxea.com helbidera mezu bat idatz daiteke.
Bestalde, udaberri garaian Sagardoetxeak beste ikuskizun bat eskaintzen du: sagarrondoen loraldia. Dagoeneko zuhaitzak petalo zuriz estalita daude eta lore horietatik haziko dira, hain zuzen, sagardoa egiteko sagarrak. Antolatutako ekimenen artean, Sagardoetxeako bisitetan garai honetan polinizazio prozesuaren inguruko azalpenak ematen dira sagardoaren ekoizpenaren alderdi ezezagun bezain garrantsitsua dena, eta bisitariek sagarrondoek eskaintzen duten paisaiaz gozatzeko aukera izaten dute.
Gainera, maiatzaren 6an arratsaldean, musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizuna ospatuko da Sagardoetxeako sagastian Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar dantza taldea eta Norberto Almandoz musika eskolarekin elkarlanean. Festa girotzeko, loreekin egindako eskulanen tailerra izango da familientzat 12.00etatik 13.30era.