Txotx egin, kresalaren usainera
Descripción
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria k, eskaintza turistiko bat osatu dute elkarlanean. "Pakete turistiko" honen bitartez, itsasoari eta sagardoari lotutako euskal kultura zabaldu nahi dute. Aurten, sagardotegietako arduradunak izan dira esperientzia probatzen lehenak. San Juanaren eraikuntza gertu-gertutik ezagutzen egon dira, Albaolan, Xabier Agote bidelagun.
albaola experiencia turística asociación de sidra natural de gipuzkoa sidra sidrería
Ficha
- Autor: Olatz Mitxelena
- Fuente: Oarsoaldeko Hitza
- Fecha: 2017-03-02
- Clasificación: 4.2. Otras experiencias
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007301
Texto completo
Euskal baleazaleen edaria
Arrazoi historikoak baditu Albaolaren eta sagardogileen arteko harremanak. XVI. mendean euskal arrantzale eta marinelak Ternura joaten ziren bakailaoa eta baleak arrantzatzera San Juana bezalako baleontzietan. Bederatzi hilabetetarako edaria eraman behar izaten zuten, ura usteldu egiten zelako. Horregatik zen sagardoa arrantzaleen oinarrizko edaria. Diotenez, marinel bakoitzeko hiru litro sagardo eramaten zuten eguneko.
Eskaintza txotx garaian ez ezik, gerora ere egongo da eskuragarri, partaide diren kimenean parte sagardotegietako gehienak irekiak daudelako urte osoan zehar.
Sagardotegiak ondorengoak dira:
Aburuza (Aduna)
Astarbe (Astigarraga)
Iparragirre (Hernani)
Lizeaga (Astigarraga)
Oiharte (Zerain)
Ola (Irun)
Petritegi (Astigarraga)
Rezola (Astigarraga)
Saizar (Usurbil)
Satxota (Aia)
Zabala (Aduna)
Albaolarekin Txootx!
Eskaintza: Albaolara sarrera +sagardotegiko menua.
Erreserbak: 943 336 811 o turismoa@sagardotegiak.com
Informazioa: www.sagardotegiak.com / www.albaola.com
Sare sozialetan: #AlbaolarekinTxootx