"Sagarrondotik sagardora" ikastaroa antolatu du Alkartasuna Kooperatibak
Descripción
Iaz bezala, ikastaro praktikoa izango da honakoa, otsailaren 11n abiatu eta irailera arte luzatuko dena. Saioak Potxoenean izango dira. Honatx xehetasun gehiago: Saioen egutegia: -Otsailak 11: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa", Aitor Etxeandiaren eskutik. -Martxoak 4: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak", Aitor Etxeandiaren eskutik.
aitor etxeandia egoitz zapiain curso josu osa poda potxoenea sidra manzanal usurbil
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2017-02-03
- Clasificación: 1.4. manzanal
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007262
Texto completo
az bezala, ikastaro praktikoa izango da honakoa, otsailaren 11n abiatu eta irailera arte luzatuko dena. Saioak Potxoenean izango dira. Honatx xehetasun gehiago:
Saioen egutegia:
-Otsailak 11: “Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa”, Aitor Etxeandiaren eskutik.
-Martxoak 4: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”, Aitor Etxeandiaren eskutik.
-Martxoak 11: “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa”, Josu Osaren eskutik.
-Apirilak 1: “Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua”, Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.
-Apirilak 22: “Ilargia eta egutegi biodinamikoa”, Xabier Akizuren eskutik.
-Ekainak 3: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”, Aitor Etxeandiaren eskutik.
-Uztailak 15: “Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa”, Josu Osaren eskutik.
-Irailak 9: “Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”, Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik.
Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Ordutegia: 09:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus
Ikastaroko prezioa: ikastaro osoarena 96 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Saio solteetarako ere eman daiteke izena.
Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.