Sagardoaren lurraldea

Ekitaldi berezia udaberrian Usurbilen, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta

Descripción

Usurbil, Hernani eta Astigarragako Udalek sinatua duten elkarlanerako hitzarmenaren baitan, Sagardoaren Lurraldea markapeko eskaintza turistikoa sustatzeko ekintza berriak programatu dituzte hasi berri dugun urte berri honetarako. Ekitaldietako bat Usurbilen iragarri dute udaberri parterako. "Udaberrian, sagarrondoen loratzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeak bere sagastietako atakak irekiko ditu Sagastiak Loretan ekimena ospatu eta jendeak Sagardoaren Lurraldeako paisaia politenaz goza dezan.

ocio acción deporte sagardo forum sagardoaren lurraldea manzanal manzanos en flor primavera usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2017-01-11
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007237

Texto completo

Azken urteotan festa honen ospakizuna indartzen joan da, Japoniako Hanamiaren antzera, baina lurraldearen beraren berezitasunekin. Aurtengo Sagastiak Loretan ekimenak ekitaldi berezi baten ospakizuna barne-hartuko du Usurbilen, baina Sagardoaren Lurraldeako lehen sagarrondoa loratu arte itxaron beharko dugu hauek ezagutzeko”, iragarri dute. Xehetasun gehiago beraz, aurrerago eskainiko dituzte.

Ekintza osagarri gehiago
Hitzordu berri gehiago ere iragarri dituzte; tartean, “Sagardo Forum” bat. Sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldiak antolatuko dituzte Hernanin, eremuotako adituekin.

Honez gain, sagardotegietara joateko plana, sagardoari loturiko edota inguruotan egin daitezkeen kirol edo aire libreko beste ekintza batzuekin osatzeko aukera eskaini nahi du Sagardoaren Lurraldeak. Esperientzia turistiko ezberdinak eskainiko dituzte aurten: bisitak Sagardoetxera, Albaolara edota Aquariumera, talasoterapiara, Donostiako pintxo ibilbidea egitera, ibilaldiak itsasontzian eta Santiagomendira irteera gida batekin… Erreserbak egin eta argibide gehiago jasotzeko, sagardoarenlurraldea.com ataria duzue.

Honez gain, Sagardoaren Lurraldea kirol jarduera ezberdinak eginez ezagutzeko gonbita ere luzatzen dute; oinez Santiagomendiko Sagardo Bidea egitera, Andatza mendiko bizikletaz igotzera, trail running egitera Adarra inguruetan, edota Sagardoaren Lurraldea errepideko bizikletan ezagutzera.