Aurreneko txinparta baino gehiago
Descripción
Uzta berriak eta sagardo berriak, bihar izango dute egun seinalatua, estreinaldia, Hernanin. Txotx denboraldiari hasiera emango diote, Plazan, Aranzadi zientzia elkartearen eta Paco Etxeberriaren eskutik. Baina aurreneko txinparta eta aurreneko tragoxka baino gehiago ere izango da, inaugurazio egunean. Goizeko 11:30etan hasiko da festa, nobedade batekin: herri kirol erakustaldia eskainiko dute, Plazan bertan.
aranzadi hernani paco etxeberria sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-01-13
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007196
Texto completo
Harria jasotzen ariko dira Joseba eta Udane Ostolaza aita-alabak. Aizkolariak, berriz, 5 metroko altueran eta abiadura proban lehiatuko dira. Eta azkenik, motozerrarekin egurrean irudiak ere egingo dituzte.
Kalez Kale Kantarik, hutsik ez
Ordu laurden beranduago abiatuko dira trikitilariak, herriko kaleetan zehar. Eta Kalez Kale Kantarikoek ere, ez dute hutsik egingo. Urtarrilerako jarritako zitari eutsi, eta 12:00etan aterako dira Plaza Berritik: «kantuzale guztiak animatu nahi ditugu, bertaratu eta eguna girotzera», luzatu dute deia.
Gero, 13:00etan egingo dute deia txalapartariek, Plazan jarritako kupelera gerturatzeko. Eta orduan egingo dute txotx irekiera ekitaldia, omenduekin. Herritar guztiek izango dute aukera, sagardo berria dastatzeko, eta pintxoak ere eskainiko dituzte.
Ondoren, bazkaria egingo dute Akarregi sagardotegian.