Sagardoaren lurraldea

"Sagardotegian esperientzia bat bizitzen da, sukaldaritzan hainbeste saltzen dugun horixe"

Descripción

Gaur emango dio hasiera 2017ko txotx denboraldiari Eneko Atxa sukaldariak; besteak beste, Azurmendi jatetxearekin hiru Michelin Izar dituen sukaldaria. «Hau da aurtengo sagardo berria» oihu eginda hartuko du aurreneko tragoa. Eguna nola bizituko duen kontatu dio Kronikari.

astigarraga entrevista eneko atxa sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx sidrería zapiain

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2017-01-11
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: P24-5
  • »
  • Código: NA-007189

Texto completo

Zuk emango diozu irekiera gaur, Astigarragako txotx den­bo­raldiari. Ilusioa egin dizu?
Sekulako notizia izan da ni­re­tzat. Gaurko festa eguna hain­bat ekoizlek egindako lanaren fruitua izaten da. Ba­du alde romantiko bat, oso egun polita izaten da. Gai­nera, sagar­do­zalea nai­ze­la kontuan izanda, ba­da­kit gozatu egingo dudala; ohore bat izango da.

Sagardozalea izanda, izango duzu ohitura beraz, sagardoaz eta txotx denboraldiaz disfrutatzeko.
Noski, asko gustatzen zait. Gure arazoa askotan izaten da den­bo­ra gutxi izaten du­gula, gure egu­neroko bizi­tzak ez digula nahi bezain be­s­tetan gozatzen uz­ten. Gus­tatuko li­tzai­dakeena bai­­no gutxia­go­tan joaten naiz sagardotegira, bai­na joaten ga­renean apro­betxatu egiten du­gu. Guretz­ako egun polita izat­en da; igande gauak eta astele­he­nak aprobetxatzen ditugu ha­la­ko planak egiteko. Lantaldea­rekin joateko ere aprobe­txa­tzeko dugu: akto kulturala da, soziala, kutsu ederra du.

Azurmendi jatetxean, jendeak eskatzen al dizu sagardoa? Nolako harrera dauka kanpotarren artean?
Gurean arraroa izaten da be­zeroek sagardoa eskatzea. Txa­ko­lin ekoizleak gara, eta edari honetara lotuagoak gaude jate­txean; bezero askok txakolina edaten du gure etxean.

Zein paper jokatzen du sagardoak, zure jatetxean? Erabiltzen duzu sukalda­tzeko?
Ahalegintzen gara fermen­ta­zioa bertako sagarrarekin egi­ten; sasi froga batzuk egi­ten di­tu­gu... Baina sagar­do­rik ez, ho­rre­tarako badaude beste hain­bat maisu…

Zu berritzailea zara sukaldean, eta sagardoa, aldiz, tradizioarekin dago lotuagoa. Nola uztartu daitezke biak?
Egia da gauza moder­noa­goak egiten saiatzen garela, baina beti ere gure sustraiak oinarri izanda. Sagardogin­tza gure ba­rruan dago, mo­der­ni­ta­te­a­ren barruan tra­dizioak hor iraun behar due­la uste dut nik. Niri eus­kal­dun sentia­razten nau tradi­zio honek. Eta gainera, as­ko gus­tatzen zait eus­kal­du­ne­kin eta atze­rri­tarrekin kon­pa­rtitzea, disfru­ta­tzea, ber­ai­entzako zein ber­e­zi den ikus­ten duzu, produktu ho­­rren in­guruan sortzen den es­pe­ri­entzia hori bizitzen du­te. Gau­za oso tradizionala da; baina pen­tsa, gu eten­ga­be era­­be­rri­tzen saiatzen ga­ren su­­kal­da­ritzan, espe­rien­­tzia hi­tza be­hin baino gehiagotan erabi­l­tzen dugu, esperientzia saltzen dugu. Eta azkenean hau horixe da, esperientzia bat.

Kalitatezko sukaldaritzaren ordezkaria zara zu. Euskal Herriko sagardoa ere, kalitatezko produktua al da?
Bai bai, dudarik gabe. Gure eda­riari buruz hitz egiten du­gu­nean, kalitatezko edariari buruz, txakolina eta sagardoa presente ditugu. Askotan ar­doa bera baino gehiago, eta hori Errioxar Araba hortxe dugula…

Pertsonalki, badaukazu Astigarragarekin loturarik?
Bai, gozatzera joaten naiz, dis­frutatzera.

Bukatzeko, nola biziko duzu gaurko eguna?
Esker hitzak izan nahi ditut ekoizleentzat, egiten duten lanagatik, euskal kultura in­dar­tzen dutelako eta lan­postuak sortzen dituztelako. Turismo aldetik ere, agente garra­n­tzitsuak dira!