Sagardoaren lurraldea

Eneko Atxa sukaldariak zabaldu du sagardotegietako txotx denboraldia

Descripción

Hiru Michelin izar dituen Eneko Atxa sukaldaria izan zuten gonbidatu berezi Astigarragako Zapiain sagardotegian egin zuten ekitaldian. Euskal Sagardoa izendapena estreinatu dute.

astigarraga eneko atxa julen lopetegui maider unda sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx sidrería zapiain

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2017-01-12
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: P24-7
  • »
  • Código: NA-007178

Texto completo

«Gure sagardo berria» esanez eta baso bete sagardo berri bertaratuen aurrean altxatu eta edanez iragarri zuen txotx denboraldia Eneko Atxa sukaldari entzutetsuak. Hiru Michelin izarren jabe, bizkaitarrak sagarrondo bat landatu zuen Astigarragako Sagardo Etxearen parean txotxari ekin aurretik.

Berrikuntza nabarmena dago aurten, aurkeztu berri duten Euskal Sagardoaren izendapena baitarama Zapiain sagardotegian Atxak dastatu zuen zukuak. Udaberritik aurrera kontsumitzaileek ohiko saltokietan erosi ahal izango dituzte zigilu hori daramaten 35 sagardotegien botilak.

Jose Angel Goñik Sagardun ekoizleen elkartearen izenean adierazi zuenez, 12,5 milioi litro osatu dituzte aurten, iaz baino milioi erdi gutxiago. Sagardo dotorea, aromatikoa eta edateko erraza da, eta kolorez beste urteetan baino indartsuagoa. Sagarraren uzta zertxobait atzeratu egin dela ere adierazi zuen, oro har, eta ekoizpenaren %40 bertako sagarrarekin egin da.

Maider Unda, Araban

Gipuzkoan ez ezik, Arabako sagardotegiak ere txotx denboraldirako prest daude. Gaur egingo dute irekiera ekitaldia, Kuartangon. 19.00etan izango da eta Maider Unda dominadun borrokalaria izango dute gonbidatu. Giroa alaitzeko, txalaparta, bertsoak, trikiti doinuak eta dantzak izango dira.

Bestalde, Usurbileko Saizar sagardotegiak ere bere ekitaldi propioa egingo du gaur, 20.00etan. Julen Lopetegui futbolari ohi eta entrenatzaileari egokituko zaio «Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!» esatea. Kepa Junkerak egindako “Sagarraren danborrada” kanta aurkeztuko dute musika saio batean, non dantzariak eta bertsolariak ere izango diren.