Sagardoaren lurraldea

Txotx denboraldia aurkeztu dute aurrenekoz Fitur Azokan, sagardoaren kultura zabaltzeko

Descripción

Madrilgo Fitur Azokan izan da Sagardoaren Lurraldea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Gipuzkoa Turismorekin eta Basquetourrekin batera. Sagardoaren munduari lotutako turismo eskaintza zabaldu da, eta Euskadiko Museo Enogastronomikoekin bat eginda, lau ibilbide ere sortu dira, txotx denboraldiaz gain, sagardoaren kulturaz gozatzeko.

ocio fitur gastromuseums madrid red de museos enogastronómicos sagardoaren lurraldea sagardoetxea turismo temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2017-01-21
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: P24-22
  • »
  • Código: NA-007167

Texto completo

Turismoa erakartzen du sa­gar­doak; horren dudarik ez da­go. Sagardoaren Lurraldeak emandako azken datuen arabera, 2016an 12.000 bisitari baino gehiago izan dira Sa­gardoetxea Museoan, eta sa­gar­dotegietara joateko 3.500 erreserba inguru kudeatu dituzte.
Aurten, gainera, pausu bat aurrera egin du Sagardoaren Lurraldeak; pasa den asteazken honetan Madrilgo Fitur Azokan izan da aurrenekoz Joxe Mari Alberro, Sagardoaren Lurraldeko ordezkari gisa, eta bertan izan dira, baita ere, Gipuzkoako Sagardogileen El­kartea, Gipuzkoa Turismo eta Basquetour. Helburua, garbia; turismoaren merkatuan ezagutzera ematea, sagardoa eta sagardoaren kultura. Hori ho­rrela, txotx denboraldi berria iragartzeaz gain, turismoari begira sortu diren eskaintzen berri ere eman zuten.

Gastromuseums, marka berria
Eskaintza berri horietako ba­tzuk bildu dituzte, esaterako, Gastromuseums markaren barruan. Euskadiko Museo Enogastronomikoek egin dute bat marka honen bueltan, eta lau ibilbide sortu dituzte, Euskal Herriko ohiturak eta zaporeak gertutik ezagutzeko.
Horietako hirutan dauka sa­gar­doak protagonismoa: Txo­txa­ren ibilbidean, Sagardoa eta Idiazabal gaztaren ibilbidean eta azoka tradizionalen ibilbidean. Beste ibilbide batean, Ara­bar Errioxako ardoa ezagutzeko aukera eman nahi izan da.

Sagardoaren Lurraldetik atera gabe
Baina Sagardoaren Lurraldetik gehiegi aldendu gabe ere, hainbat modu daude, sagardoaz gozatzeko.
Horietako hainbat eskain­tza lehendik ere martxan ja­rri­ak dauzka Sagardoaren Lurral­deak: Sagardoetxea Museoa ezagutzea; Museora bisita sa­gardotegi bateko otorduarekin borobiltzea; sagardotegi bat ezagutzeaz gain, gaztandegi bat ere bisitatzea... Baina horrez gain, aukera berriak sortu ditu aurten: sagardotegia bisitatzeaz gain, talasoterapia zirkuitu bat egin eta Donostia ezagutzea; sagardotegi bat eta Sagardoetxea Museoa bisita­tzeaz gain, itsasoarekin lotura daukan museoren bat ere bisitatu eta barkuan ibilaldia egitea; sagardotegi batean bapo egin aurretik Santiomendiko mendi ibilbideren bat egitea...

Nork bere kabuz gozatzeko ere, milaka aukera
Baina guztia ez da erreserbatu beharrik. Ezaguna da paraje hauek kirolerako aukera paregabea ematen dutela, eta Sagardoaren Lurraldeak hainbat proposamen egiten ditu, nork bere kabuz probatu ditzan.
Aukera dago, adibidez, men­di ibilbideak egiteko San­tio­mendiko Sagardo Bidean zehar. Bestalde, mendiko bizikletan ibiltzea gustuko duenak, Usurbil-Andatzako ibilbidea probatu dezake, eta errepideko bizikleta nahiago duenak, sagardoaren lurraldean zehar ibilbide zirkularra egin dezake. Trail runningerako, berriz, Adarran gora lasterka igotzea izan daiteke aukera bat.
Guztiak debalde egin daitezke, bakoitzak nahi duenean. Eta nahi izanez gero, noski, egin­dako ahalegina saritzeko, sa­gardotegi batean borobildu de­zake eguna! Informazio ge­hia­go: sagardoarenlurraldea.com.

SAGARDOAREN LURRALDEA
SAGARDOAREN KULTURAKO ESKERIENTZIA TURISTIKOAK

SAGARDOETXEARA BISITA
•Sagastia, museo-gunea eta dastaketa. Prezioa: 3,50 eurotik aurrera.

MUSEOA + SAGARDOTEGIA
•Sagardoetxeara bisita eta sagardotegi batean otordua. Prezioa: 33 euro.

SAGARDOTEGIA
•Txotxaren errituaz eta sagardotegiko ohiko menuaz gozatzeko aukera, Sagardoaren Lurraldeko edozein sagardotegiten. Menua: bakailu tortila, bakailu frijitua piperrekin, txuleta eta gazta, intxaur eta irasagarrarekin. Prezioa: 30 eurotik aurrera.

SAGARDOA ETA GAZTA
•Euskal Herriko zaporea ezagutzeko planak: museoetara bisita (Sagardoetxea eta Gaztaren Interpretazio Zentroa), gaztandegietara bisitak eta sagardotegiak. Prezioa: 34,50 eurotik aurrera.

ASTEBURU GASTRONOMIKOA
•Ongizatea eta gastronomia bat eginik: Sgardoetxeara bisita, otordua sagardotegian, talasoterapia zirkuitua eta pintxoen ibilbidea, Donostia ezagutuz. Prezioa: 110 euro.

SAGARDOA ETA ITSASOA
•Euskal sagardoa eta itsasoaren arteko lotura ezagutzeko aukera: museoetara bisita (Sagardoetxea eta Aquariuma edo Albaola), ibilaldia itsasontzian Donostian edo Pasaian, eta otordua sagardotegian. Prezioa: 56 euro.

SAGARDOTREKKING
•Santiomendiko Sagardo Bidean ibilbide gidatua, oinez edo bizikleta elektrikoan. Prezioa: 25 eurotik aurrera.

TXOTX IN SUMMER
•Trikitixarekin eta kantu herrikoiekin alaitutako sagardotegietako otorduak, taldeentzako.

ERRESERBAK EDO INFORMAZIO GEHIAGO:
943 550 575 / www.sagardoarenlurraldea.com

SAGARDOETXEA MUSEOA
EUSKADIKO MUSEO ENOGASTRONOMIKOEN SAREAN

TXOTXAREN IBILBIDEA
•Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan bisita gidatua, Astigarragako Sagardoetxea Museoan bisita eta dastaketa eta Astigarragako sagardotegi batean bazkaria. Goizeko 10:00etatik
aurrera (6 ordu). Prezioa: 45 euro.

SAGARDOA ETA IDIAZABAL GAZTAREN IBILBIDEA
•Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan bisita gidatua, Ordiziako sagardotegi batean bisita gidatua eta bazkaria, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroan bisita gidatua eta gaztandegira bisita, ikusentzuneko proiekzioa ikusi eta gazta dasta­tzeko. Goizeko 10:30etatik aurrera (9 ordu). Prezioa: 47 euro.

AZOKA TRADIZIONALEN IBILBIDEA
•D’Elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentrora bisita gidatua, asteazkenero Ordizian egiten den azokara bisita, Ordiziako sagardotegi batean bazkaria eta Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita, gazta, txakolin edo ardo dastaketarekin. Goizeko 10:30etatik aurrera (6 ordu). Prezioa: 45 euro.

ARABAR ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA
•Goardiako Ardoaren Gune Tematikora bisita, ‘Ametsen Lurraldean’ 4D esperientzia eta ardo dastaketa, erretegi batean bazkaria eta El Fabulista upategira bisita. Eguerdiko 12:00etatik aurrera
(6 euro). Prezioa: 47 euro.

INFORMAZIO GEHIAGO:
943 88 22 90 / www.gastromuseums.com