Goierriko sagardotegiek txotx denboraldia ireki dute
Descripción
Goierriko sagardogileek atzo goizean eman zioten irekiera ofiziala aurtengo sagardo denboraldiari. Emma Garcia telebista aurkezle ordiziarra izan zen irekieraren arduraduna Legorretako Aulia sagardotegian egin zen txotx irekiera ekitaldian. Bertan elkartu ziren Goiturreko kide diren zazpi sagardotegietako ordezkariak, Altzagako Olagi, Ataungo Urbitarte, Legorretako Aulia, Olaberriako Etxe Zuri, Ordiziako Tximista eta Zeraingo Oiharte eta Otatza, Goierri turismoko Nikolas Osinalde zuzendariarekin batera aurtengo denboraldia aurkezteko.
sidrería aulia emma garcia goierri legorreta sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Nuñez
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2017-01-22
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007164
Texto completo
Emma Garcia izan zen kupeletik sagardoa dastatzen lehena. Mota ezberdinetako saioak aurkeztu ondoren, «horrelako ekitaldi bat ireki- tzea falta zitzaidan. Ordiziarra izanda niretzat ohorea da txotx denboraldia hastea», esan zuen, aurtengo sagardoa «probatu eta errepika-tzekoa» dela adieraziz.
Sagardotegi batzuek abenduan ireki bazuten ere, aurrerantzean maiatzaren amaierara arte egongo dira irekita denak. Aurten Goierrin bostehun mila litro inguru ekoiztu dira Aulia sagardotegiko Iñaki Begiristainek azaldu zuenez. «Uda ona izan da. Ez du euri asko egin baina horrek kalitate handiko edaria eman du, txinparta bizikoa», adierazi zuen eta Goierriko zein Beterriko jendea sagardoaz eta sagardotegiez gozatzera animatu zituen.
Nikolas Osinaldek «Goierrin ere sagardoak eskaintzen duen guztiaz gozatu daitekeela», gogorarazi zuen, eta azken urteotan sektorean izandako berrikuntzak azpimarratu zituen, hala nola, «sortu berri den Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena. Oihartek ere 'Ama' sagardo apardunarekin jarraitzen du eta Urbitartek 'Saarte' kriantza sagardoarekin».
Azken egunetan Fiturren aurkezten aritu dira sagardo denboraldia Goiturreko kideak eta «produktu gastronomiko izatetik produktu turistiko» izatea lortu dutela goraipatu zuen Osinaldek, turismoa desestazionalizatuz eta sagardoa zein gazta bezalako bertako produktuak jendea erakartzeko bidea izatea lortuz, «ez baita bakarrik sagardotegietara joatea, baita horren inguruan sortzen dena», lotan geratzen direnak, mendira zein museoetara doazenak.