Sagardoaren lurraldea

Ordiziako Sagardo berria aurkeztu dute Tximistan

Descripción

Atzo arratsaldean Aitor Furundarenaren eskutik zabaldu zen ‘Txotx’ denboraldia Ordizian eta jende ugari elkartu zen.

ordizia sidra sidrería tximista apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2017-01-13
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: P24-16
  • »
  • Código: NA-007140

Texto completo

Ordiziako Tximista sagardotegia txiki gelditu da aurtengo sagardo edo ‘Txotx’ denboraldiari hasiera ematerakoan. Aitor Furundarena musikaria izan da Ordiziako sagardo denboraldia irekitzeaz arduratu dena, eta “ohore eta emozio handia” dela nabarmendu du musikariak. Atzo ilun-tzean izan zen ekitaldia eta giro eta musikarik ez zen falta izan. Inguruko asko izan ziren gerturatu zirenak denboraldiko lehenengo sagardoa probatzera.

Sagardoaren ezaugarriei dagokionez, “edateko erraza”, eta “aromatikoa” izan ziren gehien errepikatu ziren hitzak elkartu zirenen artean. Nahiz eta lehorteak izan diren aurten, Tximista sagardotegikoak ere gustora agertu dira aurtengo sagardoaren mailarekin. “Pozik gaude lortu dugun emai-tzarekin. Ez dugu esperientzia handirik baina sagardoa oso ona dago”, agertu du Amaia Blazquez Tximistako kideak. Gainera, azaldu du “upeldegi osoa bertako sagarraz egindako sagardoaz” bete dutela.

Arratsaldeak aurrera egin ahala sagardotegiko giroa nagusitzen joan zen eta bertako menua dastatzeko aukera ere izan zuten han zirenek. Jai giroa nagusi zela ezin ziren bertsolariak falta eta errimaz josi zituzten esaldiak Igor Eguren eta Aitor Mendiluzek.