Sagardoaren lurraldea

Zientzia eta kultura elkartuta... txotx!

Descripción

Martxan da atzotik, sagardotegi denboraldi berria. Aurreneko kupela ireki, eta Aranzadi zientzia elkarteko kideek hartu zuten aurreneko tragoxka. Herritarren txanda izan zen gero!

aranzadi hernani paco etxeberria sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2017-01-15
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007122

Texto completo

Euriak aterki eta xirak busti zituen bezala, busti zituen he­rritarren zintzurrak, sagardo berriak. Eguraldi aldrebesari aurre eginez elkartu ziren Plazan, herri kirolen, triki­tila­rien eta kalez kaleko kantuen ondoren, sagardo berriari ongi­e­torria egiteko.
Aranzadi zientzia elkartea izan zen atzoko omendua eta protagonista, eta atzotik hasita datozen hilabeteetan, inork gutxik izango du sagardoak adinako protagonismorik.
Eta sagardoak daukan tira­dizoa nabarmena izan zen atzo ere, Aranzadiko kideen aurre­neko tragoxkei jarraituz, he­rri­tar askok nahi izan baitzu­ten dastatu, hain «usain, kolo­re eta gorputz onekoa» atera den sagardoa. Baso bana har­tuta, denek egin zuten txotx!

Paco Etxeberria
«Asko eskertzen dugu, bihotzez egin diguzuen omenaldi hau»
Aranzadi, Hernanin «oso maitatua» sentitzen dela nabarmendu zuen Paco Etxeberriak.

Aranzadi zientzia elkartea eta sagardoa izan ziren, atzo, eguneko protagonista nagu­si­ak. Sagardo berriari ongie­torria egin aurretik, omenal­dia jaso zuen Aranzadik Pla­zako taula gainean. Elkar­te­a­ren eta Paco Etxeberriaren ibilbideari errepasoa egin zi­on Jon odriozola aurkezleak, eta haien jarduna goraipatu zuen Luis Intxauspe alkateak.
Ondoren, Aitor Ruiz de Eginok egin­da­ko eskultura bat eskaini zie­ten, eta au­rres­kuaren ondoren, Etxeberriak hartu zuen hitza: «sorpresa haundia eta pozgarria izan da guretzat, sari hau jaso­tzea. Eta eskerrak eman nahi dizkizuegu, bihotzez egin di­gu­zuen omenaldi honen­ga­tik. Izan ere, askotan esan digute, Aranzadik daukala buru gutxi eta bihotz asko».
Etxeberriak nabarmendu zuen, elkarteko kide asko direla hernaniarrak, eta hori «oso garrantzitsua» dela: «oso maitatuta sentitzen gara herri honetan».
Eta azkenik, aipatu zuen «uste baino lotura gehiago» daukatela Aranzadik eta sa­gar­doak: «zientzia eta kultu­ra sortzen dugu gizakiok, ho­rrek bereizten gaitu. Eta sagardoa zerbait kulturala da».