Sagardoaren lurraldea

Maria Luisa Ameztoi omenduko dute Zarauzko Sagardo Egunean - Urola Kostako Hitza

Descripción

Larunbat eguerditik aurrera izango da jaia, Musika plazan, eta, guztira, zortzi sagardogilek hartuko dute parte. Baserria Km.0 ekimenaren idi-txuleta pintxoak dastatzeko aukera izango da. Zurekin ostalaritza elkarteak Sagardo Eguna antolatu du zazpigarren urtez, Turismo bulegoarekin elkarlanean, eta aurten Maria Luis Ameztoi omenatzea erabaki dute, "duen ibilbide oparoagatik ez ezik, bere familia zabalak ostarlaritzan eta merkataritzan duen eraginagatik".

degustación karlos arguiñano maria luisa ameztoi sagardo egunak sidra zarautz

Ficha

  • Fuente: Urola Kostako Hitza
  • Fecha: 2017-01-15
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007121

Texto completo

Karlos Argiñano sukaldariaren emaztea da, eta harekin batera lan egin du urte askoan sukaldean, bai Golf Klubeko jatetxean bai egungo jatetxean bertan.

Zurekineko kide Igor Azpitartek adierazi duenez, elkarteko kideen artean galdeketa egin zuten aurtengo omendu nor izango zen erabakitzeko, eta guztiek egoki ikusi zuten Ameztoiren izendapena. “Aitortza hau elkarteak egin nahi badio ere, herri guztiarena izatea nahiko genuke”.