"Giro jatorrena, aste barruan izaten da"
Descripción
Sagardotegira astegunetan joateko ohitura indartu nahi du Ipintzak, eta menu berezia ere aterako du.
entrevista sidrería ipintza sidra txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-01-14
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007118
Texto completo
Sagardoa eta jatekoa bezain inportantea izaten da, sagardotegian, giroa ere. «Guk, Ipintza sagardotegian, bereziki zaintzen dugu», dio Agin Laburuk, «eta beteko dela dakigun egunetan, ez dugu talde haundirik hartzen, zalapartarik egon ez dadin».
Laburuk dio, asko aldatzen dela giroa, astegunetatik larunbat eta igandera: «aste barruan izaten da giro jatorrena, sagardozaleak etortzen baitira, inguruko jendea. Larunbatetan parrandazaleak izaten dira, eta igandetan familiak».
Gainera, aste barruan joateko ohitura indartu nahi dute, eta horretarako, Udaberriko menu berezia jarriko dute otsailetik: udaberriko entsalada, piper beteak, arkumea xerratan errea eta postrea, txotxarekin noski, 15 euroan.
«Txotx garaia da akaso, txarrena!»
Aurten ere, urte guztian egongo da zabalik Ipintza, garai txarrik ez dagoelako sagardotegira joateko: «txotx garaia da akaso txarrena! Udararako da hobea sagardoa».