"Gaur egun jende gehiagok eskatzen du eserita jatea"
Descripción
Herritarren ohiturak aldatu direla azaldu du Ander Lizeagak, eta Gartziategi sagardotegian ere, nabaritzen ari dela.
ander lizeaga astigarraga entrevista sidrería gartziategi sidra txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-01-14
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007117
Texto completo
Larunbat eguerdietan izaten dute mugimendu gehien Gartziategi sagardotegian, Ander Lizeagak azaldu duen moduan. Hori da, behintzat, azken urteotako tendentzia: «aste barruan joatetik, asteburuetan etortzera pasa da jendea, eta batez ere, larunbat eguerdietan dago jarrita fokoa». Baina ez da Lizeagari atentzioa eman dion aldaketa bakarra: «jendeak bere ohiturak aldatu ditu; azpimarragarriena da, gaur egun jende gehiagok eskatzen duela eserita jatea».
Euskal Sagardoa: aurrerapausu haundia
Gogoz egingo dio aurre denboraldi berriari Gartziategi sagardotegiak: «aurreko urtekoaren berdina bada, pozik!».
Gainera, aurtengoari aurrerapausu haundiarekin ekingo diote Lizeagaren hitzetan, Euskal Sagardoa jatorri-deitura dela-eta: «sagardo mundu honi bultzada bat emateko garrantzitsua da, prestigiorako eta konfidantza emateko; baita sagardogileen arteko elkarlana sustatzeko eta baserritarrei laguntzeko ere».