Txotx irekiera ekitaldien astea
Descripción
Sagardo berria dastatzeko gogoz bazarete, zuen urte garai gogokoenean murgiltzera goaz. Txotx denboraldi berria estreinatzeko hitzorduen astean gara hain zuzen. Usurbilgo Udala, eta udalerria honenbestez, kide duen Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, asteazkenerako deitu du Astigarragako Sagardoetxean, txotx denboraldi berriaren irekiera ekitaldia. Bestalde, ostegun iluntzeko 20:00etan egingo duten irekiera ekitaldi berezi baten bueltan zabalduko dute txotx denboraldi berria Saizar sagardotegian.
astigarraga eneko atxa sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea sidrería saizar apertura del txotx usurbil sidrería zapiain
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2017-01-09
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007099
Texto completo
Sagardo berria dastatzeko gogoz bazarete, zuen urte garai gogokoenean murgiltzera goaz. Txotx denboraldi berria estreinatzeko hitzorduen astean gara hain zuzen. Usurbilgo Udala, eta udalerria honenbestez, kide duen Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, asteazkenerako deitu du Astigarragako Sagardoetxean, txotx denboraldi berriaren irekiera ekitaldia.
Bestalde, ostegun iluntzeko 20:00etan egingo duten irekiera ekitaldi berezi baten bueltan zabalduko dute txotx denboraldi berria Saizar sagardotegian. Azken urteotan bezala, aurpegi ezagunak gonbidatuko dituzte hitzordu berezi honetara. Batetik Julen Lopetegi futbol entrenatzailea. Berea izango da, “Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!” esanez sagardo berria dastatzeko ohorea izango duen lehen laguna. Ekitaldi berean, Kepa Junkerak Saizarko sagardoari, danborradari eta Usurbilgo herriari eskainitako “Sagarraren Danborrada” abestia aurkeztuko da. Sorginak taldekoen dantza saioa izango da eta Andoni Egaña bertsotan ariko da, Julian Iantzik aurkeztuko duen ekitaldian.
Sagardotegien irekiera
Aginaga, Usurbil eta Zubietako sagardotegiak prest ditugu ate joka dugun txotx denboraldi berriari ekiteko. Irekiera egunak finkatuak dituzte jada. Kupelak zabaltzen goiztiarrena Aginaga Sagardotegia izan genuen hilaren 5ean. Egunotan, gainerako sagardotegien txanda:
-Urtarrilak 5: Aginaga Sagardotegia.
-Urtarrilak 12, 20:00: Saizar Sagardotegia.
-Urtarrilak 14: Urdaira eta Aialde-Berri sagardotegiak.
Urtean zehar zabalik: Araeta, Arratzain eta Iruin sagardotegiak.
Erreserbak egiteko informazio gehiago: 2017ko txotx denboraldia
Txotx denboraldi berria
Urtarrilak 11, asteazkena
11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan 2016ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak aurkeztuko dira.
12:45: Eneko Atxak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txotx irekierako protokoloa Zapiain sagardotegian: txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak Eneko Atxa kupelera gerturatuko du.
13:45: Zapiain sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Eneko Atxak, eta honekin batera, 2017ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
Arratsaldean, Txotx Berri Herrikoia 2017:
18:30: Bakailao tortila tailerra familientzat.
19:30-21:30: Pintxo eta sagardo dastaketa.
20:30: Txotx irekiera herrikoia.
Antolatzailea: Sagardoaren Lurraldea.
Urtarrilak 12, osteguna
20:00 Txotx irekiera Saizar sagardotegian.
Urtarrilak 14, larunbata
Urdaira eta Aialde-Berri sagardotegien irekiera.