Eneko Atxa sukaldariak irekiko du, urtarrilaren 11n, txotx denboraldia
Descripción
Sukaldari amorebietarrak emango dio hasiera Zapiain sagardotegian, «gure sagardo berria!» oihukatuz, Astigarragako sagardotegi garaiari. Aurretik, uzta berria aurkeztuko dute.
astigarraga eneko atxa sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx sidrería zapiain
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-01-04
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007088
Texto completo
Gainean daukagu txotx denboraldi berria, urtarrilaren 11n emango baitzaio hasiera. Eta dagoeneko, jakinarazi du Sagardoaren Lurraldeak, zein izango den aurtengo gonbidatua: Eneko Atxa sukaldariak irekiko du 2017ko txotx garaia.
Zapiain sagardotegian irekiko du aurreneko kupela, «gure sagardo berria!» oihukatuz, Amorebietako sukaldariak. Eguerdiko 13:45etan izango da hori, txalapartarien deiari, sagar dantzari eta sagardogileen soka dantzari jarraituz. Baina aurretik, uzta berria aurkeztu ere egingo dute.
Aurkezpena, Sagardoetxean
Eguerdiko 12:00etan hasiko da Sagardo Berriaren Eguna, Sagardoetxean. Bertan aurkeztuko dute uzta berria, eta azalduko dituzte sagar eta sagardo berriaren ezaugariak.
Eta ondoren, sagarrondo bat landatuko du Atxak berak, ohitura den bezala, Sagardoetxeko sagastian.