Eneko Atxak zabalduko du 2017ko txotx denboraldia
Descripción
24. urtez ospatuko da aurten Sagardoaren Lurraldeak antolatzen duen Sagardo Berriaren Eguna, eta horrekin irekitzat emango da 2017ko txotx denboraldia. Eneko Atxa sukaldari bizkaitar ospetsua izango da aurten gonbidatu nagusia urtarrilaren 11an, asteazkenarekin, Sagardo Etxean egingo den ekitaldian.
astigarraga eneko atxa sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx sidrería zapiain
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2017-01-03
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007086
Texto completo
Ekitaldi horretan, Sagardoaren Lurraldeak bere buletinean jakitera eman duenez, Jesus Maria Santos Astigarragako Alkatea eta Sagardun Partzuergoko Lehendakariak uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.
Edonola ere, urtero bezala, unerik esanguratsuena txotx irekierakoa izango da. Horretarako, Astigarragako Zapiain sagardotegian 'Gure Sagardo Berria' oihu egingo Etxeko Atxak lehen kupela irekitzean, eta horrekin batera, 2017ko sagardo denboraldi berria irekiko da.
Aldez aurretik, Eneko Atxak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian. Aurreneko kupela 13:45ean irekiko da, eta ondoren sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da. Arratsaldean, berriz, herritarren taldea helduko da. Hala, 18:30ean familiei zuzendutako bakailao tortilla tailerra egingo da, eta 19:30etik 21:30era pintxo eta sagardo dastaketa. Txotx irekiera herrikoia, berriz, 20:30ean egingo da.
Ekitaldiok sasoi berriko aurrenekoak izango dira, baina beste asko antolatuko dira urtean zehar. 2016an, esate baterako, 170 ekitaldi baino gehiago ospatu dira Sagardoaren Lurraldean, txotx irekierak, sagardo egunak, aurkezpenak, sagarraren festak, sagardo lehiaketak, Sagardoetxeako jarduerak eta beste barne hartuta.