Sagardoaren lurraldea

Emakumezkoen I. Esku Pilota txapelketa egingo dute San Tomas egunean

Descripción

Abenduaren 21ean, San Tomas eguna ospatuko da Donostian. Jaiaren gune jendetsuenak hiriaren erdialdea eta Parte Zaharra izaten diren arren, auzoetan ere egongo da zer ospatu. Izan ere, asteazkenean bertan, Sagues, Antigua, Amara Berri, Amara eta Grosen egitarau zabalak prestatu dituzte. Egun handirako prestatzen hasteko, gainera, aukera ere egongo da. Bihar, larunbata, Morlans eta Bidebietan San Tomas azoka eramango dute auzora; eta, igandean, Ibaetak, Loiolak eta Intxaurrondok hartuko dute lekukoa.

ocio degustación d'elikatuz donostia red de museos enogastronómicos vascos familia centro de interpretación del queso caserio museo igartubeiti sagardoetxea santo tomás taller

Ficha

  • Autor: Lide Ferreira
  • Fuente: Irutxuloko Hitza
  • Fecha: 2016-12-16
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007065

Texto completo

Urtero bezala, abenduaren 21eko protagonista txerria izango da. Aurten, Leitzako Arro baserritik ekarriko dute Konstituzio plazara, eta bertan egongo da 10:00etatik 20:00etara. Potxola du izena, eta inoiz Donostiako San Tomas egunean izan den txerririk lodiena da: 408 kilo inguru izango ditu. Horretaz gain, hainbat produktutako 216 postu jarriko dituzte: aritsautza, edariak, kontserbak, loreak, gozogintza, txistorra, sagardoa, taloak eta abar.

Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta jana eta edanaz gain, beste hainbat jarduera egongo dira. Ezti lehiaketa, Euskal Herriko XXI. Txistorra Lehiaketa, haurrentzako jolasak eta tailerrak, herri kirolak, bertsolariak, euskal dantzak eta abere erakusketa, besteak beste.
Emakumezkoen txapelketak

Berritasun gisa, Trinitate plazan, 11:30etik 13:00etara, San Tomas eguneko Emakumezkoen I. Esku Pilota txapelketa egingo dute. Banakako bi partida jokatuko dira, eta irabazleek gero finala jokatuko dute. Parte hartuko dute bertan Patri Espinal eta Leire Gabirondo donostiarrak, Alegiako Ainhoa Garmendiak eta Anoetako Maider Mendizalek. Trinitate plazan bertan, ondoren, Emakume Aizkolarien Urrezko I. Kopa egingo dute. Lau partaideek 36 hazbeteko bost enbor horizontalean ebaki beharko dute.

Txikiek eta helduek elkarrekin gozatzeko jarduera berri bat antolatu dute aurten. Museo enogastronomikoak egingo dituzte. Ordiziako D’elikatuz Zentroaren elikadura osasungarriari buruzko tailerra, Artoaren iraultza tailerra, Gazta dastaketa familian tailerra, txakolina eta muztioa familiartean dastatzeko tailerra…