Sagardoaren lurraldea

'Inaxi' amonaren istorioak liluratu zituen haurrak

Descripción

Sagardoetxeak gonbidatuta, Gabonetako pinua apaintzera gerturatu ziren Herri Eskolako haurrak astelehenean. Garai batean bezala, sagar eta kandelekin apaindu zuten arbola, eta ondoren, desio bat idatzi eta pinutik zintzilikatu zituzten.

ocio astigarraga acción castaña museo invierno pino sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-12-10
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007045

Texto completo

Tradizioa nondik zetorren azaltzeko, Santiomendiko ‘Inaxi’ amona zaharraren bisita izan zuten txikiek, eta berak azaldu zien egindakoaren inguruko istorioa. Eguna bukatzeko, gaztain erreak jan zituzten eta, Gabonak gertu daudela aprobetxatuz, garai honetako kantuak abestuz alaitu zuten jardunaldia Herri Eskolako ikasle, irakasle eta Sagardoetxeko kideek.