Abenduko zubian, dastaketa berezia: sagardo eta gaztain
Descripción
Gaurtik abenduaren 11ra, pinua sagar eta kandelaz apaintzeko aukera izango da Sagardoetxean, eta barrikotea ere bai, gaztainekin.
ocio astigarraga barrikote acción gastronomía castaña museo invierno pino sidra sagardoetxea manzana
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-12-03
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007036
Texto completo
«URTE sasoi honi dagozkion usadio zaharrak berreskuratu» nahi dituzte Sagardoetxean, eta horretarako, plana prestatu dute abenduko zubirako.
Gaurtik hilaren 11ra, aukera izango da Gabonetako pinua apaintzeko, sagar eta kandelekin, garai batean bezala, eta bakoitzak bere desioak idatziz.
Astelehen honetan jarri dute zita berezia horretarako eta argiak pizteko, arratsaldeko 18:30etan, eta astigartar guztiak gonbidatu dituzte. Baina gainerakoan ere, egunero izango da aukera, pinua apaintzeko, eta baita dastaketa berezi bat egiteko ere: sagar do berriaren barrikotea egongo da, gaztainekin lagunduta. 11:00etatik 13:30etara, eta 16:00etatik 19:30etara. Biak, pinua apaintzea eta barrikotea, 5 euro dira guztira, laguneko. Izena emateko: 943 55 05 75 edo info@sagardoetxea.com