Oportunidad de aprender a hacer el mosto en Sagardoetxea
astigarraga acción museo sagardoetxea
Ficha
- Fuente: Berria
- Fecha: 2008-03-21
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P9-22 »
- Código: NA-000703
Texto completo
Esperientzia berriak gustuko dituenak horietako bat ikasteko aukera dauka Astigarragako (Gipuzkoa) Sagardoetxean: muztioa egiteko tailerra. Sagarretik muztioa lortzeko prozesua metodo tradizionalaren bidez egingo da : kizkiarekin sagarra jaso, patsa egin, sagarra pisoiekin jo eskulanean, eta azkenik eskuzko tolarean zanpatu muztioa lortzeko. Horrez gain, museoa eta sagardotegia ezagutzeko aukera ematen du Sagardoetxearen bisitaldiak. Museoa hiru gunetan banatuta dago: interpretazio zentroan sagardoaren historiaren berri ematen da; bigarrengoan, museoko sagastia ikus daiteke eta bertan hainbat sagar mota eta horien ezaugarriak, txertaketa teknikak ezagutu ahal izango dira, besteak beste. Eta azkenekoan, berriz, sagardoa probatzekotzeko aukera izango da. Amaitzeko sagardotegian murgilduko dira bisitariak jakiak eta sagardoa dastatuz. Tailerra. 'Muztioa egiten'. Lekua: Astigarraga (Gipuzkoa). Noiz: Gaur eta bihar 12:00etan eta 17:30ean. Igandean, 12:00etan soilik.