Sagardoaren lurraldea

III. Sagardo Apurua ospatuko da abenduaren 4tik 8ra Bulebarrean

Descripción

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatzen du eta egitarau oparoarekin dator aurtengoan ere III. Sagardo Apurua ospatuko da abenduaren 4tik 8ra Donostiako Bulebarrean. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatzen du ekimen hau eta lau egunetan zehar egitarau oparoa izango du. Lehena eta oraina elkartzeko helburua du Sagardo Apuruak, sagardoaren kultura eta historia ezagutzera ematea.

ocio donostia gastronomía sagardo apurua sidra sidrería

Ficha

  • Autor: MIren Azkarate
  • Fuente: Irutxuloko Hitza
  • Fecha: 2016-11-28
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007026

Texto completo

III. Sagardo Apurua ospatuko da abenduaren 4tik 8ra Donostiako Bulebarrean. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatzen du ekimen hau eta lau egunetan zehar egitarau oparoa izango du.

Lehena eta oraina elkartzeko helburua du Sagardo Apuruak, sagardoaren kultura eta historia ezagutzera ematea. Festa honen izenak berak ere historia du; Apurua, garai batean kupelak lehenengoz ireki eta dastatzeari deitzen zitzaiolako, irekiera ofizialaren aurretik egiten zen dastatzeari.

Donostian egitearen arrazoia ere historiarekin dago lotuta. Mende askotan zehar sagardoaren hiriburua izan zen hiria. Adibide gisara, Parte Zaharrak 100 sagardotegitik gora zituen.

Abenduaren 4an, goizeko 9:ootan emango zaio hasiera lau egunetako egitarauari. Astigarragatik Donostiara Urumea ibaitik jetsiko dute sagardoa, 11:00tan idien laguntzarekin Bulebarreraino garraiatuko dute eta 13:00etan inaugurazio ofiziala izango da Bulebarrean. Hortik aurrera lau egunetako egitaraua.