Sagardoaren lurraldea

Aurten ere izango da Sagardo Apurua Donostian

Descripción

Hirugarren Sagardo Apurua antolatu dute hainbat eragilek elkarlanean. Sagardotegi zahar bat berreraikiko da Donostiako Boulevarrean, eta abenduaren 4, 5, 6, 7 eta 8an egin ahal izango dira bisitak.

ocio donostia gastronomía sagardo apurua sidra sidrería

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2016-11-25
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007025

Texto completo

Sagardo Apurua hitza garai batekoa da. Sagardotegi bakoitzak egiten zuen gonbidapena adierazten du. Sagardo denboraldia hasi aurretik uzta berria dastatzera emateko deiari deitzen zitzaion horrela.

Bost eguneko ekitaldia antolatu du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak baserri-sagardotegi zahar horretarako. Sagardo desberdinak dastatzeko aukera egongo da, eta inguruko tabernetako pintxoak. Bertso, trikitixa edo musikaz gozatu ahal izango da baita ere. Garai batean bolatokia izaten zen sagardotegian, eta hori ere ipiniko dute.

Festaren helburua da, sagardoaren kultura jendeari zabaltzea, garai bateko ohiturak eta gaur egungo joerak azaltzea, 2016ko uzta berria aurkeztea eta eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea Donostian. Babesle nagusiak Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala dira.