Sagardoaren lurraldea

Antzinako ohitura bat berreskuratu dute Parte Zaharrean

Descripción

XIX. sagardotegiak gogoan, duela sei urte sagardoa egiten dute auzoko bi elkartetan Antzinako ohiturak berreskuratzen ari dira Parte Zaharrean: sei urte dira Parte Zaharreko bi elkartetan sagardoa egiten dutela. Bazenekien XIX. mendean Parte Zaharreko 30-40 soto sagardotegiak zirela? Andatz eta Txurizko sagardoak ezagutzen dituzu?

donostia historia cultura sagardo apurua sidra sidrería

Ficha

  • Autor: Miren Azkarate
  • Fuente: Irutxuloko Hitza
  • Fecha: 2016-11-15
  • Clasificación: 5.0. Actividades Exposiciones Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007007

Texto completo

Antzinako ohiturak berreskuratu nahian lagun talde bat sagardoa egiten hasi zen duela sei urte Parte Zaharreko Arrano elkartean. Garaian, bertan Korreo Bia izeneko sagardotegia zegoen. Ohitura hura gaurdaino gerturatzeko asmoz eta sagardoaren mundua gustoko zutelako hasi ziren sagardogile bezala.
Handik hiru urtetara Txurizko sagardoa sortu zuen beste lagun talde batek. Andatz sagardogileen lagunak izaki, dena “inbidia” hutsa izan zela onartu ziguten, “pike sanoa” izaterano. Hauek, Bai Baiua lokalean hasi ziren eta gaur egun Belea tabernako sotoan egiten dute. Ez galdu Txurizko izena nondik datorren!

Denak lagunak dira euren artean eta txantxez gain historia honetan gustura dabiltzala nabari zaie. Asko ikasi omen dute eta aurrera jarraitzeko gogoa ez dute ezkutatzen.

Esklusiba bat ere eman digute!

Erreportaje guztia ostiralean izango duzue irakurgai.