Sagardoa egin eta dastatu, ate irekietan
Descripción
Ate irekiak bihar goizean egingo dira. Arratsaldean, berriz, tailerrak eta karaokea. Izena eman behar da, aurretik.
astigarraga puertas abiertas lagar familia gastronomía sidrería petritegi sidra sagastitik kupelera turismo txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-10-29
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-006987
Texto completo
Petritegi sagardotegiak ate irekien eguna antolatu du biharko, 11:00etatik 13:30etara: bertako sagastian sagarra bildu, sagardo sagarrak dastatu, muztioa egin...
Era berean, haur eta familientzako ekintzak izango dira: sagar bilketa, astoan bueltaxka, haur jolasak, toka txapelketa...
XV. mendeko tolarea
Bestalde, biharkoa XV. mendeko tolarea martxan ikusteko aukera izango da. Gainera, Mendiluze aita-semeak bertsotan ariko dira, eta sagardotegian bazkaltzeko aukera izango da.
Arratsaldean, berriz, tailerrak eta karaokea izango dira, (15:30-17:00 eta 17:00-19:00).
Erreserba, Petritegin
Parte hartzeko erreserba egin behar da: 943 45 71 88/reservas@petritegi.com.