Sagardo berria, XV. mendeko tolare batean egina
Descripción
Aurten ere ospatuko dute ate irekien eguna, Petritegi sagardotegian. Urriaren 30ean izango da, goizetik arratsaldera luzatuko den programarekin.
puertas abiertas elaboración sidrería petritegi sidra sidrería manzana
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-10-08
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-006980
Texto completo
Aurrena, bertako sagastian sagarra bilduko dute, sagardo desberdinak dastatuko dituzte, muztioa egin, eta baita probatu ere. Baina izango da berrikuntzarik. Aurten, XV. mendeko tolare batean egingo dute sagardoa. Bertaratzen direnek, aukera izango dute prozesu guztia zuzenean ikusteko eta parte hartzeko. 11:00etatik 13:00etara izango da hori. Gainera, Aitor eta Jon Mendiluze aita-semeak ariko dira bertsotan.
Gero, bertan bazkaltzeko aukera ere izango da, eta haurrentzako menu desberdinak ere eskainiko dituzte. Eta arratsaldean, tailerrak eta karaokea izango dituzte haurrek, iluntzera arte.
Informazio gehiago: 943 45 71 88, www.petritegi.com, edo reservas@petritegi.com.
Izena*
Eposta helbidea*
Iruzkina*
Captcha*