Egun batez sagardogile izateko aukera haurrek, 'Hip Hip Urri!' proiektuaren barruan
Descripción
Urriko asteburu guztietan ari dira egiten ‘Izan sagardogile egun batez!’ tailerra. Ordutegi aukera zabala eskaintzen du Sagardoetxeak tailerrean parte hartzeko, betiere, aurrez erreserbatuta.
ocio astigarraga acción elaboración familia hip hip urri museo mosto prensa sagardoetxea manzana otoño
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-10-12
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-006963
Texto completo
Eskaintza berezia luzatu du Sagardoetxeak urriko asteburuetarako. Hip Hip Urri!-October Children europar ekimenaren barruan, Izan sagardogile egun batez! tailerra antolatu du, haur eta helduek parte hartu dezaten.
Ordubeteko saioan zehar, bertaratzen diren familiek sagardogileek udazkenean egiten duten lana ezagutuko dute eta sagar muztioaren elaborazio tailerrean parte hartuko dute: sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin jo, prentsatu, eta horrela egindako muztioa dastatzeko aukera izango dute.
Ordutegi aukera zabala
Hiru asteburu daude, oraindik, ekintza bereziaz gozatzeko, eta horretarako, ordutegi zabala proposatu du Sagardoetxeak.
Larunbatetan, goiz eta arratsaldez izango dira saioak: 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 16:30etan, 17:30etan eta 18:.30etan. Igandeetan, aldiz, goizeko saioak bakarrik izango dira, ordutegi berean.
Erreserba, aurretik
Data edozein dela ere, tailerretan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da aurrez erreserbatzea. Horretarako, Sagardoetxearekin jarri beharko da harremanetan: 943 55 05 75 edo info@sagardoetxea.com. Prezioa: haurrek, debalde; helduek, 4 euro.