Sagardoaren lurraldea

Sagar Uztako argazkilari onenei, saria ostiralean

Descripción

Sagar Uzta jaian, Argazki Rallya antolatu zuen Sagardoetxeak, eta ostiralean egingo du sari banaketa, 19:00etan Sagardoetxean. Urriaren 30era arte, argazki erakusketa egongo da bertan.

ocio rally fotográfico astigarraga exposiciones fiesta de la manzana sagar uzta sagardoetxea reparto de premios

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-10-08
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-006959

Texto completo

Sagarraren festa ospatu zuen Astigarragak, irailaren 25ean; IX. Sagar Uzta jaia, hain zuzen ere. Eta festaren barruan, Ar­gaz­ki Rallya ere antolatu zuen Sagardoetxeak. Egunean zehar makina bat argazki atera zituz­ten partehartzaileek, eta argazki bilduma bat aur­kez­tu zuen bakoitzak. Aurkeztutako bildumen artean, onenak auke­ratu ditu Sagardoetxeak
Horiei, Sagar Uztako argazkilari onenei, saria emango die, ostiral honetan. Sagardoe­txean egingo dute sari banaketa, arratsaldeko 19:00etan.
Aurreko urtean, Imanol Lo­renzoren albumak jaso zuen aurreneko saria, eta Marian Martinenak bigarrena.

Ostiraletik aurrera, partehartzaile guztien argazkiak ikusgai, bi astez
Sari banaketa egiteaz gain, osti­ralean bertan jarriko dute argazki erakusketa ere, Sagar­doetxean bertan. Egunero izango da aukera, argazkiak ikusteko: astelehenetik larunbatera, goizeko 11:00etatik 13:30etara jarriko dute, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara; eta igandetan ere izango da aukera, goi­zeko 11:00etatik 13:30etara.
Bi astez egongo da erakusketa Sagardoetxean, urriaren 30ra bitartean. Eta bertan jarriko dituzte, Sagar Uztako Argazki Rallyko argazkiak: sari­tuen ar­gazki bilduma osoa; eta lehiaketan parte hartu zuten guztien argazki bana ere bai.