Sagar Uztako argazki onenei saria eta erakusketaren inaugurazioa, etzi
Descripción
Ostiralean jakinaraziko du Sagardoetxeak zein izango diren IX Argazki Rallyko hiru saridunak. Arratsaldeko 19:00etan egingo da ekitaldia, eta horrekin batera irekiko dute argazkien erakusketa.
ocio rally fotográfico astigarraga exposiciones fiesta de la manzana sagar uzta sagardoetxea reparto de premios
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-10-12
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-006958
Texto completo
Etzi, ostiral honetan, jasoko dute saria Sagar Uzta Jaiko IX Argazki Rallyko irabazleek. Arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da epaia, Kultur etxean, bereziki horretarako prestatu duten sari-banaketa ekitaldian.
Hiru saridun
Guztira, hiru sari banatuko dira: bilduma onena, bigarren sailkatua, eta publikoaren saria. Dena den, denek opari bera jasoko dute: bertako produktuen sorta bat.
Publikoaren saria, aurtengo berrikuntza
Hiru sarietako bat, Publikoarena, nobedadea da aurten. Herritarrek argazki hoberena aukeratzeko aukera izango dute. Horretarako, Sagardoaren Lurraldearen Instagram kontuan parte-hartzaile bakoitzaren argazki bana jarriko dute, eta ‘atsegin dut’ gehien dituenak eskuratuko du saria.
Beste biak, aldiz, Sagardoetxeako zuzendaritzak eta bi argazkilari profesionalek osatzen duten epaileak erabakiko dituzte.
Erakusketa, urriaren 30era arte
Ekitaldiaren ondoren, Sagardoetxean urriaren 30era arte jarriko duten erakuketa inauguratuko dute. Bertan saridunen argazkiez gain, parte-hartzaile bakoitzaren argazki bana ikusi ahal izango da. Sagardoetxearen ordutegian egongo da ikusgai erakusketa.