Sagardoaren lurraldea

Hamalau baserri lehiatuko dira bihar Errezilgo Sagardo Txapelketan

Descripción

Errezil sagar lekua izanda, nola ez, ezin falta honen zukurik ere. Laugarrenez antolatu du Gaztetandik Kultur Elkarteak bertako sagardoaren lehia. Hamalau baserrietako sagardoa dastatzeko aukera izango da bihar, larunbata, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

errezil concurso sidra

Ficha

  • Autor: Eli Aizpuru
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2016-09-30
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-006950

Texto completo

Errezilgo pilotalekuan izango da beste behin herrriko sagardoen arteko lehia. Urtero
bezala, giro berezia sortuko da bertan. «Herri giroko ekitaldia izaten da. Hala ere, kanpotar
sagardozaleak ere inguratzen dira. Etxeko sagardogileak, nola ez, pozik hartu izan dute
parte ekitaldi honetan. Izan ere, beraien sagardoa erakusteko aukera polita da eta
gerturatzen direnek ere jakinminez dastatzen dute herriko baserri desberdinetan egindako
sagardoa», adierazi dute Gaztetandik kultur elkarteko antolatzaileek.
Sagardo onenak Errezilgo sagardo txapeldunaren txapela jasoko du. Hori nor izango den
erabaki-tze lanetan hiru epaile aditu ariko dira sagardoa dastatzen.
Sagardoa bakarrik ez
Gerturatzen direnek nahiko sagardo probatzeko aukera izateaz gain, izango dute
tragoarekin batera mokadua egiteko tartea ere.
Hamar euro izango da sarrera eta trukean nahikoa sagardo eta pintxo dastatzeko aukera
izango da. Ondoren, hala nahi duenak, kafea ere izango du.
Antolatzaileek inguruko sagardozaleak animatu nahi dituzte Errezilera gerturatu eta festa giroan murgiltzeaz gain, txapelketa honi
gero eta sona gehiago ematera.