Sagardoaren lurraldea

Egin topa, 2016ko aurreneko muztioarekin!

Descripción

Sagarra eta sagardoaren bueltan dozenatik gora ekitaldi antolatu dituzte Astigarragan gaur eta bihar. Santiomenditik barrena izango dira gaur bi ekitaldi: mendi buelta eta erronka. Bihar berriz, Foru Plazan izango da jaia: azoka, tailerrak, muztioaren elaborazioa, Kizki Eguna, herrien arteko desafioa...

ocio astigarraga kizki eguna kizki mosto fiesta de la manzana sagar uzta sidra sagardobide erronka

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-09-24
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-006942

Texto completo

Astigarragako sagardogileek prest izango dute urtarrilerako, sagardo berria. Prozesua hasia dute, eta orain, sagarra biltzen ari dira. Etorrera hori ospatzeko asmoz, eta sagarra eta sagardogintzaren mundua herritartzeko helburuarekin, festa antolatu dute asteburuan. Astean zehar izan dira hainbat ekitaldi, eta jai giro horrek gaur izango du segida.

Goizean Sagar Motak Eza­gutuz, mendi buelta antolatu dute Santiomendin barrena. Familiarekin egoteko irteera aproposa dela azaldu dute; Josu Osarekin batera egingo dute buelta haur zein helduek, eta sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute. 09:30etan egin dute zita, Foru Plazan.
Arratsaldean berriz, hirugarren sagardo erronka izango da jokoan. Errelebo proba izango da: bizikletan eta korrika, bi neska eta bi mutilek osatutako taldeek hartuko dute parte. Goizeko 10:00etan hasiko da proba, eta edizio honetan 10 taldek eman dute izena.

Sagarraren jaian, topa eta guzti
Sagar uztaren egun haundia, biharko jaia izango da. Uda-letxeko plazan izango dira ekitaldi guztiak, goizean goizetik. Musika Eskolako txistu ikasleek girotuko dituzte eguneko aurreneko orduak, eta eguerdira bitartean, izango da zerekin gozatu.
Batetik, sagar uztaren argazki rally digitala izango da jokoan. Lehiaketa irekia da, eta nahi duenak hartu dezake parte; aurretik izena eman ez duenak bihar bertan izango du aukera, 10:30etatik 12:00etara. Argaz­kiak Sagar Uzta jaiaren bueltan ateratakoak izan behar dira, eta hiruk jasoko dute saria: bildumarik onena, bigarren sailkatua eta publikoaren saria. Irabazleei urriaren 14an banatuko dizkiete sariak.
Bestetik, 11:00etan hasita, Museo Enogastronomikoaren Sa­reak antolatuta, sagar tarta egiten erakutsiko diete, aurrez izena eman dutenei: Rafael Gorrotxategik emango du ikastaroa, Gorrotxategi Konfiteri Museoko kideak. Haurren­tza­ko tailer eta jolasak ere izango dira ordu berean. Eta lehiaketekin segita, he­rrien arteko marmitako lehiaketa jokatuko da, 11:00etatik aurrera.
Sagarraren azokaren bueltan izango diren ekitaldiek ere, pisu haundia izango dute bihar Plazan: sagarraren erakusketa, dastaketa eta salmenta izango da batetik; sagardo dastaketa ere antolatu dute; eta baita saski, txertaketa eta abarren erakustaldia ere. Herriko baserritarrak ere bertan izango dira, beraien produktuak saltzen. Eta nola ez, trikitilari eta abeslariak ere ibiliko dira, herria girotzen.

Urteko aurreneko muztioaren elaborazioa, momentuan
Sagar uztaren jaia, sagardo berriaren preludioa dela esan daiteke, eta hala erakutsi nahi dute 11:00etatik aurrera izango diren ekitaldi sortarekin. Ur­teko aurreneko muztioa egiteko elaborazioari ekingo diote Plazan bertan: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea egingo dituzte. Sagar dantza eta kirikoketa ere izango dira. Ondoren, ateratako aurreneko muztioa probatu eta topa egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek; 13:00­etan izango da.

700 kizki lagun, baietz?
Kizki egunak ere, bat egin du aurtengo Sagar Uzta jaiarekin. Ekimena Goldea elkarteak sortu zuen sagardogintza herrira gerturatzeko asmoarekin: hau da, sagarra biltzeko prozesua erakutsi nahi dute eta baita kizkia bera nola erabiltzen den. Kizki Eguneko beste helburua izaten da, ahalik eta jende gehien biltzea, beti ere, marka edo errekorra ezarri nahian. Erronka horretan Astigarragak lortu zuen aurreneko errekorra, 311 kizki lagun elkartuta. Ondoren, Oiartzunek gainditu zuen marka hori, 354 kizki lagunekin. Goizuetak 400 lagun elkartu zituen; Hernanik 436; Donostiak 347 eta Usurbilek 137. Azkeneko edizioa joan den urtekoa izan zen Errenterian, eta orain arteko kizki lagun errekorra dute beraiek: 441 lagun. Goldeatik azaldu dutenez, aurtengo edizioarekin bukaera eman nahi zaio Astigarragan hasi zen ibilbideari. Orain arte erronketan parte hartu duten zazpi udalerriek hartuko dute parte, eta errekor berria egin nahi dute 700 kizki lagun elkartzea. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman dezakete izena www.sa­gardoaren lurraldea.eus web orrian; egunean bertan ere izango da horretarako aukera. Kizkiak euro batean egongo dira eskuragarri; eta gogoratu dute, norberak ere eraman dezakeela. Ekitaldi nagusia 13:00etan izango da.
Ondoren, herri bazkaria antolatu dute pelotalekuan: sarrerak 10 euroan eskuratu daitezke Zipotza eta Ikatzan.
Arratsaldean berriz, herrien arteko sagargintza desafioa antolatu dute.

XVI. SAGAR UZTA JAIA

Irailak 24, gaur
09:30-13:00, Sagar Motak Ezagutuz, familian egiteko mendi-buelta, Santiomendiko Sagardo Bidean zehar. Josu Osak gidatuta, Santiomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango da*.
10:00-13:00, III. Sagar­dobide Erronka errelebo proba. Aurten, lau taldek hartuko dute parte proba honetan: Alorreneak, Gurutzetak, Ipintzak, Kaxkarrek, Lizeagak, Petritegik, Rezolak, Txopinondok, Zapiainek eta Zelaiak. Eta bakoitza bina neska-mutil ariko dira: aurreneko itzulian, mutilak bizikletan; bigarrenean, neskak korrika; hirugarrenean, neskak bizikletan; eta laugarrenean, mutilak korrika.

Irailak 25, BIHAR
Sagarraren Jaia Foru Plazan:
09:30, Musika Eskolako txistu ikasleen eta Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:30-12:00, IX. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea, plazan*.
11:00-14:00, Museo Enogastrono­mi­koen Sarearen tailer gastronomikoak*.
11:00-13:30, Herrien arteko Marmitako lehiaketa.
11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldia; herriko baserritarren produktuen salmenta; tirikitilariak eta abeslariak herrian zehar.
11:00, Urteko uztako aurreneko
muztioaren elaborazioa: sagar biltzea,
jotzea eta zanpatzea.
12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00, Txalaparta eta muztio dastaketa.
13:00, Kizki Eguna. 700 kizki-lagun baietz!*
14:30, Herri bazkaria frontoian.
17:30, Herrien arteko sagargintza
desafioa.