XVI. Sagar Uzta ospatzeko Astigarragako Kizki Egunean parte hartu dute goizuetarrek
Descripción
Marmitako lehiaketan ere Goizuetako taldea suertatu zen garaile Sagar Uztak hamaseigarren edizioa bete du aurten dolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ugari izan dira Astigarragan igandean.
ocio astigarraga goizueta kizki eguna kizki fiesta de la manzana sagar uzta
Ficha
- Fuente: Erran
- Fecha: 2016-09-26
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-006934
Texto completo
Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2016 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan dira, dolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsiz: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa topa! eginez. Harrera bikaina izan dute XVI. Sagar Uzta 2016 ospatzeko antolaturiko jarduerek, besteak beste: familientzako Euskadiko Museo Enogastronomikoetako sagar tarta tailerrak (25 parte-hartzaile), sagardo dastaketak (12 sagardogile), IX. Sagar Uzta argazki rallyak (20 parte-hartzaile)…. Azpimarratzekoa izan da VIII. Kizki Eguna, 527 kizki-lagun elkartzea lortu baitu une berean kizkiarekin sagarrak jasotzen, orain arte lortutako marka onena.
Bestalde, herrien arteko Marmitako Lehiaketa ospatu da eta beren sukaldaritza dohaiak erakutsi ondotik, Goizueta suertatu da irabazle.