Sagardoaren lurraldea

Errenteriak elkartutako kizki biltzaile kopurua gainditzeko erronka

Descripción

Kizkia Eguna ospatuko dute zortzigarrenez; aurten, Astigarragan. Urtero bezala, jarduera nagusia kizkiarekin egidako sagar-biltze lehiaketa izango da, ahalik eta "kizki-lagun" gehiago lortzea helburu. Iaz Errenteria-Oreretan elkartu ziren 441 biltzaileak gainditzeko erronka da aurtengoa, 700 biltzailera iristeko asmoarekin.

astigarraga renteria desafío kizki eguna kizki fiesta de la manzana sagar uzta manzana

Ficha

  • Autor: Ainhoa Mariezkurrena
  • Fuente: Oarsoaldeko Hitza
  • Fecha: 2016-09-21
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-006927

Texto completo

Zazpi herrietan ospatu izan da urtero Kizkia Eguna: Oiartzun, Goizueta, Hernani, Donostia, Usurbil, Orereta eta Astigarragan. Azken honetan sortutako GOLDEA elkarteak bultzatu zuen ekimena, “sagardogintzaren kultura, sagarra biltzeko prozesua eta kizkia bera ezagutarazteko helburuz”. Hala kontatu du Sagardoaren Lurraldeak. Orain, Hernaniko Sagardo Kofradiak, Donostiako Parte Zaharrean Bizi elkarteak, Usurbilgo Sagardo Eguna eta Oreretako elkarteak ere batu dira.

Igandeko bilkura eta erronkara herrialde guztietako jendea animatzen dute. Parte hartu nahi duen orok www.sagardoarenlurraldea.eus webgunean edo egunean bertan eman dezake izena. Ekimena 13:00etan izango da, baina egun guztiko egitaraua antolatu dute: marmitako lehiaketa, erronka, bazkaria, zazpi herrien arteko sagargintza desafioa, etab.