Sagardoaren lurraldea

Sagardo Egunaren aurkezpena egin dute

Descripción

Urriaren 1ean 23. edizioa beteko duen Sagardo Eguna aurkeztu dute gaur ...eta kitto! Euskara Elkartean Maider Aranberrik eta Anartz Mitxelenak. Urteroko martxan, aurten ere urriko lehen zapatuan ospatuko da, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, egun osoan Untzagan: goizez 12.00etatik 14.30etara eta arratsaldez 19.00etatik hasi eta sagardo guztia amaitu arte.

degustación eibar gorenak sagardo egunak sidra

Ficha

  • Fuente: etakitto.eus
  • Fecha: 2016-09-21
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-006914

Texto completo

Azken urteotan bezala, Gorenak Sagardoak osatzen duten 13 sagardotegietako (Alorrene, Altzueta, Barkaiztegi, Begiristain, Egi-luze, Gartziategi, Gaztañaga, Gurutzeta, Isastegi, Olaizola, Sarasola eta Zapiain) sagardoa dastatzeko aukera izango da egun osoan. Aurten plaza bakarra, udaletxekoa erabiliko da. Goizez, umeendako ohiko jokoekin batera, Untzagan bertan ipiniko den tolaretik irtengo den mustioa dastatzeko aukera izango da. Horrekin batera, Baztan inguruan sagardogileek erabiltzen zuten tresna, kirikoketa bertatik bertara nola erabiltzen den erakutsiko dute. Hori guztia txalapartariek eta Marisol Arrillagaren soinujoleek girotuta. Eta egunean bertan lauzpabost sagar moeta dastatzeko aukera emango diote jendeari.
Sagardo Egunean moeta biko tiketak ipiniko dituzte salgai eguerdiko 12.00etatik aurrera, udaletxe parean izango den salmenta puntuan. Tiket nagusiak 6 euro balioko du eta urteroko moduan horren trukean edalontzia, zapia, pintxoa eta txotx-a izango dira. Eta bakarrik pintxoa nahi duenak (txorizoa eta gazta menbriloarekin) 1’5 eurotan horretarako tiketa erosteko aukera izango du. Antolatzaileen berbetan, “egun horretan 2.340 sagardo botila, 200 kilo txorizo eta 15 kilo gazta banatuko ditugu. Horrelako eguna antolatzea posible egiten duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, bai laguntzera etortzen den 60 bat laguneko lantaldeari baita udalari, Gorenak elkarteari eta horrelako jaia antolatzea posible egiten duten beste guztiei ere”.