Sagardoaren lurraldea

Basque Label Fest jaialdia egingo dute asteburuan

Descripción

Euskal Herriko II. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren hirugarren finalerdia egingo dute ostiralean, Merkatu plazan.

concurso popular de sidra de euskal herria sidra zarautz

Ficha

  • Fuente: Zarauzko Hitza
  • Fecha: 2016-09-19
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-006899

Texto completo

Zarauzko Turismo bulegoak, Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Zarautz Basque Label Fest jaialdi gastronomikoa antolatu dute elkarlanean, datorren ostiralera eta larunbatera begira. Eusko Label eta kalitatezko produktuak "bultzatu eta merezi duten balioa" ematea duela helburu nabarmendu du Turismo zinegotzi Ixidor Larrañagak.

Kalitatezko produktuak eta ostalaritza "bateragarriak ez diren mitoa" badela dio Zurekineko ordezkari Igor Azpitarteak, "oso garestiak diren ustea dagoelako". Ekitaldiarekin pertzepzio horiek uxatu nahi dituzte, eta bien uztartzea posible dela erakutsi. Horretarako, Eusko Label produktuekin egindako gosariak, pintxo nahiz platerak eta menuak eskainiko dituzte larunbatean Zurekin elkarteko hainbat ostalariek.

Pintxo dastaketa

Larunbatean bertan, 12:00etatik 14:00etara, pintxo eta plateren adastaketa izango da Lege Zaharren enparantzan. Euromar kafetegiak, Kirkilla Enea jatetxeak eta Itxaslur, Euskalduna eta Txiki Polit tabernek ekitaldirako propio eginiko "irudimen handiko sorkuntzak" aurkeztuko dituzte, eta herritarrek horiek dastatu ahal izango dituzte Getariako txakolinarekin, Araba Errioxako ardoarekin eta Eusko Label sagardoarekin.

Egunean zehar bestelako ekitaldirik ere izango da: Mikel Garaizabalen dastaketa gidatua, haurrentzako Baserrian amets antzerkia, Kintopekoen Harri-jasotze Txapelketa eta Joxe Mendizabalekin dantzaldia.

Basque Label Fest ekitaldi solidarioa izango da, gainera. Pintxo dastaketatik, Mikel Garaizabalek gidatutako dastaketatik eta haurrentzako antzerki emanalditik biltzen duten dirua Zarauzko Odol Elkarteari bideratuko diote.

Sagardo Txapelketako finalerdia

Ostiralean abiatuko dute Basque Label Fest ekitaldia, Euskal Herriko II. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalerdiarekin. Zarauzkoa hirugarren eta azken kanporaketa izango da; lehena Ordizian egin zuten, irailaren 9an, eta bigarrena joan den larunbatean, Azpeitiko Iraurgi taldearen tabernan. Merkatu plazako goiko solairuan izango da, 20:30ean hasita, afari-dastaketa bidez, eta afarirako txartelak Kirkilla-Enea, Euromar, Txiki-Polit, Itxas-Lur eta Euskaldunan eros daitezke, 25 euroan.

Guztira 36 sagardotegik hartu dute parte txapelketan, eta finalerdi bakoitzean hamabina sagardo ezberdin dastatu ahal izan dira. Herritarrek emandako puntuazioaren arabera erabakiko zeintzuk sailkatuko diren larunbateko Andoaingo finalerako, baina herritarrek ez dute jakingo dastatzen duten sagardoa zein etxetakoa den. Gipuzkoako Sagardo Elkarteko ordezkari Olatz Mitxelenak adierazi du "saltsa eta giro polita" sortzen dela parte hartaileen artean.