Sagardoaren lurraldea

700 kizki-lagun elkartzeko deia, goizuetarrei

Descripción

Datorren igandean ospatuko da Kizki Eguna Astigarragan, eta izena emateko epea zabalik dago.

astigarraga kizki eguna kizki fiesta de la manzana sagar uzta manzana

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-09-17
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-006898

Texto completo

Astigarragan eginen dute Kizki Egu­na aurten, datorren igandean, irailaren 25ean. Eta erronka izanen da, 700 lagun elkartzea kizkiarekin sagarrak biltzen, marka ezarri nahian. Ho­rre­gatik, goizuetarrei ere luzatu die deia Goizuetako Udalak, joatera animatzeko.
Bertan parte hartu nahi dutenek (16 urtetik gorakoek), izena eman de­za­kete www.sagardoarenlurraldea.com web orrian, edo egunean bertan. Euro baten truke eskuratu daitezke kizkiak.

Marka onena 441 kizki-lagunekoa da, iaz Errenterian jarri zutena. Goi­zu­etan, 2011n egin zuten Kizki Eguna, eta 400 kizki-lagun elkartu zituzten.