Sagardoaren lurraldea

700 kizki-lagun, baietz!

Descripción

Goldea elkarteak Kizki Egu­na sortu zuen 2009an, «sa­gar­­dogintzari lotutako kul­tura, eta zehatzago esateko, sagarra biltzeko prozesua eta kizkia bera ezagutarazteko helburuarekin». Ordutik, es­ku­al­­deko herrietan egin da ur­te­ro, eta aurten berriro ere As­tigarragan egingo da, hi­la­ren 25ean. Eta berriro ere erre­korra jarri nahi da: 700 kizki-lagun bildu nahi dira. Izenematea ireki dute.

astigarraga desafío goldea kizki eguna kizki sagar uzta manzana

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-09-14
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-006890

Texto completo

Izenematea, 16 urtetik gorakoek
Egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, baina aurretik apuntatzea komeni dela azpimarratu dute anto­latzaileek, ww­w.sa­­gar­­do­a­ren­lurral­dea.com webgu­ne­an. 16 urtetik gora izan behar dira, eta kizkiak euro baten truke eskuratu ahal izango dira, baina nork berea ere erabili ahal izango du.

Marka ezarri, eta desafioa
Sagar Uzta jaiaren barruan, ordea, ekitaldi gehiago ere izango dira: hilaren 22an, pintxopotea; hilaren 24an, 09:30etan, Santiomendiko Sa­gardo Bidean mendi-buel­ta familiarekin eta 10:00etan, III. Sagardobide Erronka. Horie­tan ere izenematea irekita dago info@sagardoa­ren­lu­rraldea.eus edo 943 55 05 75.
Festa egun haundia, berriz, hilaren 25ekoa izango da. Bertan egingo da 700 kizki-la­gun biltzeko erronka, eguer­dian, eta ondoren, bazkaria eta herrien arteko desafioa. Baina goizetik izango da ze­re­kin gozatu: tailerrak, mar­mi­tako lehiaketa, azoka...