VIII. KIZKI EGUNA 2016 Astigarragan
Descripción
Kizki Eguneko jarduera nagusia, GOLDEA elkartearen ekimenez sortua, aldi berean kizkiarekin sagar biltzen ahalik eta jende gehien biltzea izan da, betiere marka edo errekorra ezarri nahian. Helburu hori gogoan, Astigarragak ezarri zuen 2009an lehen marka, 311 lagun (kizki-lagun deitzen ditugunak) bildu baitzituen zeregin horretan. Ondoren etorri ziren Oiartzun, 354 kizki-lagunekin, Goizueta 400 lagunekin, Hernani 436rekin, Donostia 347rekin eta Usurbil 173rekin. Iazkoan, aldiz, 441 kizki-lagun bildu ziren Errenterian.
astigarraga desafío goldea kizki eguna kizki sagar uzta manzana
Ficha
- Fuente: Goizueta
- Fecha: 2016-09-07
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-006887
Texto completo
Helburu horrekin batuko dituzte indarrak Kizki egunak antolatu izan dituzten zazpi udalerriek. 700 kizki-lagun biltzea izango da aurtengo erronka, aldi berean kizkiarekin sagarra bilduko duten 700 lagun elkartzea, XVI. Sagar Uzta 2016 jaiaren baitan.
Ekimen honetan parte hartu nahi duten herritarrek, 16 urtetik gorakoak, ondorengo web-orrian eman ahal izango dute aurrez izena: www.sagardoarenlurraldea.eus edo egunean bertan. Kizkiak euro 1en truke eskuratu ahal izango dira.
Antolatzaileak: Astigarragako GOLDEA, Oiartzungo herria, Goizuetako herria, Donostiako Parte Zaharrean Bizi, Usurbilgo Sagardo Egunaren lagunak eta Errenteriako elkarteak. Laguntzailea: Sagardoaren Lurraldea