Los hernaniarras degustaron 600 litros de nueva sidra ayer
Descripción
APIRILERA ARTE LUZATUKO DA JAVIER VIZCAÍNOK ZABALDU ZUEN DENBORALDIA. Harrijasotzaileak, bertsolariak, aizkolariak eta musikariak izan ziren goiz osoan zehar Gudarien Enparatzan
ocio hernani protagonista sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Elene Arrazola
- Fuente: Noticias de Gipuzkoa
- Fecha: 2008-01-14
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P9-9 »
- Código: NA-000687
Texto completo
APIRILERA ARTE LUZATUKO DA JAVIER VIZCAÍNOK ZABALDU ZUENDENBORALDIA Harrijasotzaileak, bertsolariak, aizkolariak eta musikariak izan ziren goiz osoan zehar Gudarien Enparatzan. "Hau da Gipuzkoako sagardo berria. Txotx!". Hitz hauekin zabaldu zuen atzo Javier Vizcaíno kazetariak Hernaniko aurtengo sagardo denboraldia. Edalontzia ezpainetara inguratu eta edaria bikaina zegoela adierazi zuen Cocidito madrileño irratsaioarekin Onda saria irabazi berri duen aurkezleak. Segidan, ehunka lagunek berdina egiteko asmoarekin, ilara luzeak sortu zituzten Gudarien Enparantzan kokatu zituzten kupelen aurrean. Giro aparta izan zen atzokoan Hernanin jende ugarik egin baitzuen bat sagardozaleen ohiko hitzordu honekin. Ekitaldia eguerdi partean hasi bazen ere, 11.30etarako jendez lepo zegoen herriko enparantza nagusia. Gehienak 2 euroren truke salgai jarri ziren 1.000 edalontzietako baten bila abiatu ziren eta beste batzuk, aldiz, kupelen inguruan tokia erreserbatzera joan ziren. Bien bitartean, herriko politikariek hamaiketakoa egin zuten udaletxean. Hamabietako kanpai hotsekin batera jaitsi ziren agintariak Herriko Etxetik eta ekitaldia txalaparta soinuekin hasi zen. Maialen Lujanbio, Arnaitz Lasarte eta Iñaki Zelaia bertsolariak izan ziren hitza hartu zuten lehenak eta eguneko protagonistari, Vizcaínori, alegia, txantxa pare bat zuzendu zizkioten "bizkaitarrak ere Gipuzkoaraino ailegatu direla" esanaz. Aurtengo denboraldiari jarri zaion Hernanin ondo pasa, ez pasa nirekin leloa gogoratu zuen ondoren Hernaniko alkateak, Marian Beitialarrangoitiak. Izan ere, esan zuenez, "bizilagun askok denboraldian eragozpen asko pairatzen dituzte eta hori denarekin amaitu behar da". Javier Vizcaínok ere luzatu zuen jarrera egoki bat edukitzeko gonbitea "ondo pasa-tzea eta pertsonak errespetatzea bateragarriak direlako". "Asko gustatuko litzaidake inauguratu berri dugun denboraldiaren amaieran herritarrek ere balantze positiboa egin ahal izatea", adierazi zuen. Hernaniko herriak omenalditxo bat egin nahi izan zionRadio Euskadi ko langileari eta hori dela eta Aitor Ruiz de Eguino artistaren eskultura bat eta Ttarla taldeko bi neskek dantzatutako aurreskua eskaini zizkioten. ZAPORE BIKAINA Hernaniar asko hurbildu ziren atzo plazara eskuragarri jarri zituzten 600 litro sagardo eta txorizo pintxoak dastatzeko asmoarekin eta gehienek, Javier Vizcaínok bezala, edaria aparta zegoela esan zuten. Izan ere, 14.00ak arte sagardoa isuri zuten kupeletara inguratu ziren gehienek gozamen aurpegiak jarri zituzten. Hau izan zen, hain zuzen ere, Juan Joxe Beracierto eta Pilar Aranbururen kasua. Ekitaldian urtero parte hartzen duen bikote honek edaria, beti bezala, paregabea zegoela adierazi zuen. Joxe Mari Treku lezoarraren ikuspegitik, berriz, edaria horixkagoa izaten da aurreko urteetan. Halere, sagardoak oso zapore ona zuela onartu zuen. Rufino sagardotegiko Javier Ansorena ere mintzatu zen edariaren kolorearen inguruan. "Beti ahalegintzen gara hori tonu hori lortzen eta aurten ere lortu dugu", ezagutarazi zuen. Sagardogile hernaniarrak Gipuzkoako aurtengo ekoizpena "oso ona" izan zela aurreratu zuen, "nahiz eta Goierri aldean pixka bat eskasagoa izan den". Jendeak edaria dastatzeko ilarak egiten zituen bitartean, Aimar Irigoien harri jasotzaileak eta Fausto Muguerza aizkolariak herri kirol erakustaldiak egin zituzten plazan. Hauetaz gain, Incansables txarangako kideak ere ibili ziren kaleetatik barna giroa alaituaz.