Sagar Uzta jaia eta ikasturte berria, iraileko zitak
Descripción
Ekitaldirik ez da faltako irailean. Hasteko, bihar ibilaldia izango da, eta solasaldi, erakusketa eta dokumentalak ere izango dira.
ocio astigarraga degustación mosto fiesta de la manzana sagar uzta sidra manzana
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-09-05
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-006848
Texto completo
Irailean sartzearekin bat, martxan jarriko da Astigarraga. Kultur agenda, behintzat, ekitaldiz betea dator.
Hasteko, hilaren 13an Arantxa Urretabizkaiarekin solasadia izango da, eta 22an, Ni, Urumea dokumentala jarriko da. Bestalde, hilaren 10ean Gaztelekua irekiko da, eta 17tik aurrera, Sagar Uzta Jaiak hartuko du herria. Erakusketak eta bestelako ekitaldiak ere ez dira faltako.
XVI. sagar uzta jaia
17 Bisita gidatua, 13:00-18:30, Urumean barrena eta XX. mendeko Ergobiako sagardotegien aurkezpena:
-15:30etan, paddle surf-en irteera Urumeako Arraun Kirolak-etik, Ergobiako zubiraino, Lourdes Odriozola, Sagardoetxeko historialariaren azalpenekin.
-18:00etan, bisita gidatua Ergobiako plazan, XX. mendeko sagardotegiak ezagutzeko, Andoni Arzallusen azalpenekin. Ondoren, pintxo eta sagardo dastaketa.
22 Pintxo potea, 19:00etan, Astigarragako tabernetan, sagarren eratorriekin egindako pintxoekin.
23 Sagardo sagarren dastatze gidatua, 19:00etan.
24 Mendi buelta familian Santiomendik zehar, sagar motak ezagutzeko, 09:30etan hasita.
24 III. Sagardobide Erronka 11:00etan. Santiomendin zehar bizikletan eta korrika egiten den errelebo proba.
25 Sagarraren Jaia Foru Plazan:
09:30etan, diana.
10:30-12:00, Sagarrekin egindako postre lehiaketa.
10:30-12:00, Argazki digitalen Rallyrako izenematea.
11:00-13:30, Haurrentzako jolasak eta tailerrak.
11:00-14:00, Sagarraren azoka: erakusketa, dastaketa eta salmenta.
11:00etan, urteko uztako aurreneko muztioaren elaborazioa, sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea.
12:20etan, sagar dantza eta kirikoketa.
13:00etan, txalaparta, eta urteko aurreneko muztioaren dastaketa.
13:00etan, VIII. Kizki Eguna.
14:30etan, bazkari herrikoia.
17:30etan, herri arteko sagargintzako probak.