Sagardoaren lurraldea

Kupeletatik herri kiroletara, Perurenaren agurra eta guzti

Descripción

Dabid Garcia durangarra eta Belen Bascoy galiziarra izan ziren atzoko kroseko aurreneko gizon eta emakumea.

ergobia concurso sidra

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-08-21
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006815

Texto completo

Hirugarren eguna dute gaur Ergobiko jaiek, eta urtero bezala, sagardoaren eguna ospatuko dute ergobitarrek.
Eguna hasteko, meza na­gusia izango da Astiga­rra­gako elizan goizeko 10.30etan hasita. Bertan omenduko di­tuz­te au­zoko hildakoak, eta meza bukatuta, trikitixak lagunduta egin­go dute buelta Ergobira.
Goizeko 11:30etan emango zaio hasiera Sagardo eguneko ekintzarik garrantzitsuenari: sagardo lehiaketari, hain zu­zen. Denera 20 sagardogilek har­tuko dute parte 55garren edizioan. Bertaratutakoek sa­gar­doa probatzeko aukera izan­go dute, baita pintxoak ja­tekoa ere.

Herri kirolak eta dantza, gero
Arratsaldez, aldiz, euskal ha­rri-jasotzaile onenak Ergo­biko 104 kg-ko harri baldarra al­txatzen saiatuko dira. Ja­rraian, Iñaki Perurenak agurra egingo dio hainbat aldiz bete duen plazari. Eta hori bukatuta, 19:30etan, hasiko da dantza ‘suelto’ txapelketa.

Dabid Garcia garaile, atzo
Atzo, aldiz, Kros Herrikoia izan zen Ergobiko Jaietako ekintza nagusienetakoa. Aur­ten­goan, Dabid Garcia durangarra izan zen txapelduna 00:29:43ko denborarekin. Ema­­­­ku­meen kategorian, be­rriz, Belen Bascoy galiziarra izan zen aurrenekoa (38:27).

GAURKO EGITARAUA
10:30, Meza Nagusia Astigarragako elizan, auzoko hildakoen omenez.
11:30, LV Sagardo Lehiaketa. Denera, 20 bat sagardogile.
17:00, Herri kirolak. Harri-jasotzaile onenen arteko txapelketa.
Jarraian, Iñaki Perurenaren agurra.
19:30, Ergobiko ‘suelto’ dantza txapelketa. 10 bikotek hartuko dute parte.
21:30, Afaria plazako karpan. Eta gau giroa animatzeko, Mariatxiak!