Sagardotegi bilakatuko da Gipuzkoa plaza larunbatean
Descripción
Olagarro Elkarteak Hondarribiko Sagardo Eguna antolatu du larunbaterako Gipuzkoa plazan. Egiten hasi zirenetik 11. ekitaldia izango da aurtengoa, hirugarrena Alde Zaharrean. Bertan egiten denetik handitu baino ez da egin eta, hori horrela, antolatzaileek ez dute zalantzarik: "Askoz ere leku gehiago Portuan baino, eta lanerako ere gozoagoa", adierazi dute.
degustación hondarribia sagardo egunak sidra
Ficha
- Autor: Asier Perez-Karkamo
- Fuente: Bidasoko Hitza
- Fecha: 2016-07-28
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006796
Texto completo
Gipuzkoa Plazan biltzen direnek Hondarribiko (Beko-Errota), Irungo (Ola), Hernaniko (Larregain), Adunako (Zabala) eta Astigarragako (Oialume-Zar, Gartziategi, Petritegi eta Lizeaga) sagardoak dastatzeko aukera izango dute. Eta jateko, ehunka pintxo prestatuko dituztela jakinarazi du Olagarro Elkarteak.
Iaz 600 baso saldu zituzte eta mila pintxo inguru. Hori ikusita, aurten sagardo gehiago eskatu dute eta ordutegia luzatu. 18:00etan hasiko da eta uste dute 21:00ak arte ez dela sagardoa agortuko.