Sagardoaren lurraldea

Nahikoa sagardo, pintxo eta festa giroa

Descripción

Santio Eguna aipatu hutsarekin, sagardoa datorkie burura hainbat eta hainbat azpeitiar eta ingurukoei. Landeta, Loiolatxo eta Loiolabide elkarteek, Udalaren laguntzarekin, antolatu ohi duten Sagardo Lehiaketak ez du parekorik. Lehiaketak eta sagardoaren bueltan sortzen den giroak. Bi lehia izan ohi dira Azpeitian. Bata, ofiziala epamahaiko kideek emandakoa eta herritarrena, bestea.

sidrería alorrenea sidrería altzueta azpeitia concurso sidra

Ficha

  • Autor: Eli Aizpuru
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2016-07-26
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006794

Texto completo

Santio Eguna aipatu hutsarekin, sagardoa datorkie burura hainbat eta hainbat azpeitiar eta ingurukoei. Landeta, Loiolatxo eta Loiolabide elkarteek, Udalaren laguntzarekin, antolatu ohi duten Sagardo Lehiaketak ez du parekorik. Lehiaketak eta sagardoaren bueltan sortzen den giroak. Bi lehia izan ohi dira Azpeitian. Bata, 'ofiziala' epamahaiko kideek emandakoa eta herritarrena, bestea. Hainbat elkarteetako kide aritzen dira dastaketa lanetan. 23 sagardogile izan dira aurten ere (arkupe bakoitzeko bat) txapelaren bila. Hernaniko Altzueta sagardotegia izan da aukeratua, 134 punturekin; Astigarragako Alorrenearekin lehia estuan, 133 puntu lortu baititu bigarrenak. Hirugarren lekuan, Ikaztegietako Begiristain sailkatu da, 127 punturekin.

Herritarren saria berriz Lizeaga sagardotegiak jaso du edizio honetan, Donostiara joan da beraz txapela.

Baina ez da sagardoa bakarrik izan Santio edo Baserritarren Eguneko protagonista. Honekin batera, XVIII. Gazta Lehiaketa ere jokatu da. 28 gaztagile izan ziren atzokoan lehian. Urbiako Aizpea elkartekoa izan zen gaztarik onena. Markinako Santamaña sailkatu zen bigarren lekuan eta hirugarren postua Elgoibarko Mausitxa baserriko gaztari egokitu zitzaion.

Sagardoa edateko, gaztarekinbatera, plazara hurbildu ziren ehunka lagunek izan zuten bestelako pintxoak dastatzeko aukera. Bezperan hasita, txekorra erre zuten herriko hainbat harakinek eta horrez gainera, hegaluzea ere eskaini zuten. Txekor erre pintxoak salduta bildutako dirua Afrikara eta Indiara bideratuko dute, hainbat proiektu laguntzeko.

Santio Eguna ez da ordea jana eta edana bakarrik. Goizean zehar, Udaleko arduradunek Hazparnetik iritsitako 80 lagun ingururi harrera egin zieten eta Azpeitiarekin senidetuta dagoen herri honetako bizilagunek ere izan zuten festaz gozatzeko aukera. Hala nola, Azpeitiko Napar Zuzterrak Taldeko kideek eskainitako dantzak, Nafarroako bandera omenduz edota Frontoia Txikian jokatu ziren Cesar Valverde gaztetxoen pilota finalak ikusteko aukera izan zuten.

Arratsaldean, kantu poteoa eta Zezen Beltz eta Toropasionek antolatutako Errekortari jaialdiak osatu zuten eguneko egitaraua, 'Jainekin' txarangaren abestien doinupean.