Sagardoaren lurraldea

"Disfrutatu Santioetaz, festa naturalak, sanoak eta errespetuzkoak izan daitezela"

Descripción

Festa sortzaileak dira Goldea elkarteko kideak eta atzo, sortzeaz gain, festak abiarazteko ohorea ere izan zuten. 25 urte bete dituzte aurten, baserria, herri kirolak, sagarra eta sagardoaren mundua bultzatzen. 25 urte hauetan 250 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte, eta itxaferoa botatzearena, egindako lanaren errekonozimendu gisa bizi dute. Kronika Arka eta Lizeagarekin elkartu da, festetaz hitz egin eta historia pixka bat jakiteko gogoz.

astigarraga entrevista goldea fiestas kizki eguna cultura

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-07-23
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006781

Texto completo

Santioei hasiera eman zien txupinazoa bota zenuten atzo. Sorpresa izan al zen notizia?
Puntu batean bai; 25 urteu­rre­­na zela eta, zerbait berezia egi­­­teko asmoa genuen, eta orain 2-3 hilabete Al­ka­t­ea­re­kin elkartu ginen, Udalak ere au­rreikusi zezan hori. Beste bi­lera bat ere egin genuen on­­dorenean, eta bertan ai­pa­tu ziguten itxafero bota­tze­a­ren aukera. Urteurrena du­ten elkarte gehiago badira aur­ten herrian, baina beraiek aurre­tik botea dute itxaferoa, eta az­­kenean gu izan ginen au­­ke­ratuak. Ilusio haundia egin zi­gula esan beharra dugu.

25 urte hauetan egindako lanaren errekonozimendu gisa hartu duzue?
Bai, baina zentzu horretan ez du­gu kexatzeko asmorik; he­rriaren eta instituzioen erre­konozimendua sentitu izan dugu, batez ere azken ur­te­etan. Egia esan, pozgarria da herritarrei ematea itxa­feroa botatzeko aukera; azken fi­ne­an, gu herritarrak baikara, he­rriarentzako elkarte bat sortu genuen, mugimendu bat: baina herritar xumeak gara. Entrega, aportazioa, dedika­zioa eta ideia berriak garatzen saiatzeko gara, eta hori eskertu egiten digute.

Pregoia irakurri zenutene­an, nabari zitzaizuen emozio puntu hori.
Hala da. Elkartean sei par­tai­de gara, modu iraunkor ba­tean-edo, jarraitzen dugu­nak; eta atzetik badatoz gaz­teak. Pre­goiak aukera eman zigun es­kerrak ema­teko. Herritarrei on­­do pasatzeko eskatu ge­nien, ez daudenak gogoan izan­­da. Festa na­tu­ralak, sa­noak eta zentzu guz­tietan errespetuz­koak izatea ere eskatu genien.

Imajinatzen dut, Santa Ana eguna izango dela zuentzat egun bereziena ezta?
Noski, guretzat eta astigartar askorentzat. Barrutik eta kan­potik bizitzen dugu, guk an­tolatzen baititugu egun ho­rre­tako hainbat ekitaldi. Festa­gi­leak gara, festetako parte ak­ti­bo izan gara eta asko antolatu di­tugu, 250 ekitaldi, besteak beste, 25 urte haue­tan.

Zifra borobila da hori! Ekital­di horiek dira egindako la­na­ren adierazle. Zein helbururekin sortu zenuten Goldea elkartea?
San Isidro eguneko jaia, le­hen, Donostiako Kamerak an­tolatzen zuen, eta urte ba­tean, antolatzeari utzi zion. Falta hori sumatzen genuen eta herritar talde batek Udalera jo genuen, orduko alkatearekin hitz egiteko asmoz; Antton Arka zen orduan alkatea eta bat egin zuen gure asmoekin; hala, jaia errekuperatu genuen, eta hor hasi zen ibilbidea.

Hiru dira orduan orain, Goldearen ildo nagusiak.
Urtean hiru ekimen nagusi­ren bueltan mugitzen gara: San Isidro, baserriarekin lotura zuzena duena; Santa Ana, herri kirolekin lotzen dena; eta sagarra eta sagardoa, irai­letik aurrera lantzen duguna.

Banaka aztertuta, baserria babestu eta sustatzea izan da 25 urte hauetan erron­ketako bat. Lortu al duzue?
Saiatzen gara behintzat. His­toria pixka bat eginez, 1983 ur­tean 135 baserri zeu­den As­tigarragan, eta 80 in­gu­ru ziren bertatik bizi zirenak: ga­nadua, baratzak... Ebolu­zioa ikusiko bagenu, behera­ka­da haundia izan da, na­bar­mena. 2008 urtean As­ti­garra­gako ba­serrien egoe­ra so­zioe­ko­no­mikoa ikertzeko es­katu ge­ni­on Udalari. Base­rria zazpi arlotan ikertzea es­katzen zu­en prozesuak, eta Udalak 2014­an heldu zion. Gaur egun Astigarragan ez dira dozena bat baserri izan­go bertatik bizi direnak. Iker­keta honek, datuez gain, zer­bait ona ere ekarri du: Baserriaren Mahaia sortzea. Baserrietako or­dezkariak, herriko elkar­teak, Udaleko ordezka­riak eta Behe­men­dik osatzen dute mahai hori eta ari da bidea egiten.

San Isidro eguna berres­kuratu izanaren garrantzia aipatu duzue le­hen. Honek ere izango zuen eragina baserria sus­tatzeko prozesu horretan, ezta?
Hala da. San Isidro eguna fol­klo­re kutsua hartzen ari zen, eta guk hortik urrundu nahi genuen. San Isidro eguna ba­ser­ritarrei merezi du­ten erre­konozimendua emateko egu­na izan behar da, hauen de­fen­tsa eta ba­beserako egu­na. Goldeak 25 urtetan 50 ba­se­rri­tar omendu ditu. Jende xumea da, eman­korra da, bertako hizkuntza eta kultura bizirik manten­tzen dituena. Goldea­rentzat urrea dira gizon eta ema­kume baserritarrak; az­ken hauek askotan ahaz­tuak izan baitira, eta beraien lana ezin­bestekoa izan da baserriaren mundua aurrera ateratzeko.
San Isidro egu­narekin lor­tu dugu baserria eta bertan egiten dena herrira ekartzea, ikusgarri jartzea. Herri kiro­len bitartez plaza­ra­tu izan da hori; eta baita ber­tan egiten diren lanak iru­di­katuta ere: basogintza, behiak jaiztea, baratza... Prozesu ho­riek he­rriak naturaltasunez bi­zitzea bilatzen da, baserria he­rrira ekartzen da, eta he­rri­tarra baserrira gerturatzen da.

Sagarra eta sagardoaren jarduera soziokulturala ere bultzatzen duzue.
Sagarra eta sagardoaren ka­sua ezberdina da, izan ere badaude elkarteak honen ba­bes eta zabalkunderako lanean ari direnak. Gol­dea elkartea saiatzen da sa­ga­rdo­gintzako lana plazaratzen. As­ti­g­a­rragan esaterako, 10.000 litroko ku­pela egin zen Plazan, hasi eta bukatu; Asturia­setik etorri zen Jose Manuel Sanchezen laguntz­a­ izan genuen horretarako. Jo­an den urtean burdingin­tzako tresnak egin ziren eskuz Plazan baita ere. Sagardoa boteilaratu izan dugu baita ere... Esan bezala, sagardotegian egiten diren lanak erakutsi nahi izaten ditugu...

Herri kirolen antolaketa ere bada, Golderaren indargune bat.
Elkartea sortu genuenean apustu batzuk egiten ziren, herri kirol erakustaldi ba­tzuen bueltan. Horri bultzada bat eman nahi izan diogu, eta eskualdean saio ezberdinak antolatu izan ditugu. Herri kirolak, erakus­taldiak baino gehiago, baserriarekin lotura duten ekintzak izatea bila­tzen dugu. Eta hor daude esa­terako, idi demak: 3.298 ki­loko harria San Isidro egu­nean mugitu izan da urtero As­tigarragan.
Bestetik, poza ematen du herri kiro­len bueltan gazteak mugitzen direla ikusteak. Giza proba bat ere egin ge­nuen, eta 22 gazteren artean mugitu zuten harri haundia; 18 plaza egin zituzten 20 minututan... Orain herri kirol eskola sortu nahian gabiltza.

Gazteak aipatu dituzue gal­dera bat baino gehiagotan. Etorkizun oparoa al du Goldeak?
Hogei bat gazte edo baditugu inguruan, eta testigoa behar den bezala pasa behar dela us­te dugun horietakoak gara. Per­­tsona guztiek dugu etapa bat eta hori bukatu egiten del­a jakin behar da. Testigoa ord­ea, ezin da urte batetik bes­tera pasa. Gazteekin pro­ze­su bat era­man behar da, la­gundu egin behar zaie. Gure­kin hasi, eta pixkanaka, mo­du natu­ra­lean, erreleboa har­tu. Talde lanaren garrantzia azpimarra­tu nahiko genuke, beraiek par­te sentitu behar dute, eta ez be­hartuta. Azken ekitaldietan gurekin izan dira, eta ari gara bilerak egiten. Prozesua pix­kanaka egin behar da.


«Herri kirol eskola sortu nahian gabiltza, herriko gazteek probatzeko aukera izan dezaten»
Herri kirolen munduan harrobia sortu nahi dute Astigarragan.

Elkarrizketan aipatu bezala, herri kirolen antolaketa da Goldea elkartearen funtzio nagusietako bat. Ikuskizu­ne­tik haratago, kirol hauek du­ten esanahia transmiti­tzea da elkartearen hel­burua; eta noski, etorkizuna ziurtatzea. Bide horretatik, herri kirol eskola sortu nahian dabiltza Astiga­rragan: «esparru bat izatea nahi dugu, gazteek herri kirol ezberdinak pro­ba­tzeko ma­te­riala bertan iza­teko. Beraiek probatzea da gu­re na­hia, eta handik au­rrera, bi­dea egin nahi ba­du­te, aukera izatea. Kirol ez­ber­di­nak probatzeko aukera izan­go dute bertan, eta gus­tatzen zaien hori lantzekoa ere bai. Helburua da, nahi duenak Federazioko Txapel­ke­tetan parte hartzeko au­kera izatea. Eta era berean, hal­a nahi duenak, herri mai­lan parte hartzea; edo soilik, praktikatzeko aukera izatea. Herri kirolen munduan ha­rrobia sortu nahi dugu».


700 kizki lagun baietz, irailean!
Eskualdeko erronka izango da Plazan, irailaren 25ean.

Santioetako jaiei hasiera eman zien suziria lehertuta, mural bat zabaldu zuten atzo Goldeako kideek. Atzo eman zuten datorren erronkaren berri: 700 kizki lagun baietz! Sagarra eta sagardoak eskualdean duen indarra aipatu zuten, eta oraingo honetan zazpi herriren artean antolatuko dutela azaldu zuten.
Datozen asteetan izango da informazio gehiago, garrantzitsuena ordea, jakinarazi zuten: erronka irailaren 25ean izango da Astigarragako plazan.