Udako oporrak, Astigarragatik atera gabe
Descripción
Udarako oporrak ate joka daude, eta astigartar asko dagoeneko hasi dira planak egiten. Astigarraga ingurutik atera gabe, bada aukera plan politak egiteko. Hona hemen hiru proposamen.
astigarraga cultura sidra sagardoetxea sidrería santiagomendiko sagardo bidea turismo
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-06-29
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006780
Texto completo
Santiagomendin barrena oinez, Sagardoaren Bidea jarraituz
Bidean zehar dauden panel haundietan, ibilbidearen nondik norakoak azaltzen dira, baita grafikoki ere.
Mendiko planak oso ohikoak izaten dira euskaldunon artean, eta Astigarragan ere, badago horrelako plan bat egiteko aukera. Santiagomendi mendian barrena pasatzen den Sagardoaren Bidea da horietako bat.
Rezola sagardotegiaren parean hasi daiteke ibilaldia; hortik gora, ez dago galtzeko arriskurik. Izan ere, tarteka azalduko dira norabidea adierazten duten seinaleak. Horiez gain, ibilbidean zehar dauden panelek, historiari buruzko datuak ematen dituzte, baita ibilbidea azaldu ere.
Hamaiketakoa, ermitan
Jada goran, ermitako merenderoan egin daiteke hamaiketakoa, etxetik eramandako jaki eta edariekin.
Sagardoetxera bisita, eta bapo bazkaltzera
Txotx denboralditik aparte, sagardotegiak beste modu batera ezagutzeko aukera eskaintzen dute herriko sagardogileek.
2016garren urtean Sagardoetxeak ateak ireki zituenetik, aukera mordoa eskaintzen ditu urte osoan zehar. Horien artean, arrakasta haundia izan duen plan berezia: bisita gidatua Sagardoetxean zehar, eta ondoren, bazkaria (edo afaria) sagardotegi batean.
Hiru jarduerako plana
Hiru orduko plana da, hiru jardueraz osatutakoa: Sagardoetxea, euskal sagardoaren museora bisita eta sagardo, muztio eta likore dastaketa; kizki bidezko sagar bilketa; eta bazkaria edo afaria sagardotegi batean.
Erreserbak, Sagardoetxean bertan
Informazio gehiagorako edota erreserbatzeko: 943 55 05 75 (Sagardoetxea).
Bizikletan bueltaxka, eta plast!
Eguraldi onarekin, Astigarragatik Martutenera bizikletan joatea plan polita da. Ondoren, igerilekuan bainua emanez bukatzeko.
Uda sasoi ona da, bizikleta atera eta bueltaxka bat emateko. Are gehiago, eguraldiak laguntzen badu.
Bueltaxka arina, zailtasun gutxikoa, izan daiteke, adibidez, Astigarragatik Martutenerainoko paseotxoa egitearena. Gainera, bide hori Donostiaraino luzatzeko aukera ere badago.
Igerilekura, frexkatzera
Bueltaxka eginda, kiroldegiko igerilekuak oso aproposak izan daitezke gorputza zertxobait frexkatu eta beroari aurre egiteko