Sagardoaren lurraldea

Herriko bizitza, aldizkari batean

Descripción

Uztailarekin batera iritsi da Astigarraga 2016 aldizkaria ere. 35garren edizioa du aur­ten­goa, eta urte guzti hauetan jaso dituz­te, aldizkarian, "he­rriko bizitzaren gerta­ka­ri eta protagonista ugari, eta baita horien balioak za­baldu ere". "2016koa ere, gure identi­ta­­tearen lekukotza uzten duten jatorri eta erroen erakusgarri izateko nahi horren isla dugu", azaldu dute.

astigarraga exposiciones historia patrimonio sidra urumea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-07-27
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006779

Texto completo

Uztailarekin batera iritsi da Astigarraga 2016 aldizkaria ere. 35garren edizioa du aur­ten­goa, eta urte guzti hauetan jaso dituz­te, aldizkarian, «he­rriko bizitzaren gerta­ka­ri eta protagonista ugari, eta baita horien balioak za­baldu ere».
«2016koa ere, gure identi­ta­­tearen lekukotza uzten duten jatorri eta erroen erakusgarri izateko nahi horren isla dugu», azaldu dute.
Dagoeneko esku­ratu daite­ke, Rosa eta Valella okin­de­gi­e­tan, eta Mamen janaridendan.

Herriaren historia, artikuluetako gai nagusia
Herriaren historia izan da, aurtengoan, artikuluetako gai esanguratsuena. Horrela, Uru­­mea, sagardoaren ibaia da arti­kulu nagusia, Lourdes Odrio­­zo­la historialariaren eskutik.
Bertsolaritza lantzen du beste batek, Luzia Alberroren doktore tesiaren laburpena denak, hain zuzen ere.
Eta beste hainbat ere jaso dituzte aldizkarian: Mikel Go­e­naga zenari egindako ome­naldia, Juanito Garmendia pre­goilariaren jardunari bu­ruz­koa, Xaguxar elkarteak hau­rrekin egin­dako beste bat... Eta herrian sortu diren ha­maika ekimenenak: 700 kizki-lagun bildu baietz!, Gure Esku Dago, A3 Orain, GuraSOS...