Sagardoaren lurraldea

Jendetza bildu da Azpeitian Santio egunez

Descripción

Baserritarren eguna ospatzen ari dira Azpeitian gaur, astelehena, Santio jaien baitan. Eguraldia lagun, jende ugari bildu da herriko plazan eta inguruetan, eta hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izan dute azpeitiarrek. Napar Zuzterrak taldeak eman dio hasiera egunari, txistularien laguntzarekin, eta omenaldia egin diote Nafarroako banderari.

sidrería alorrenea sidrería altzueta azpeitia concurso sidra

Ficha

  • Fuente: Urola Kostako Hitza
  • Fecha: 2016-07-25
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006777

Texto completo

Baserritarren eguna ospatzen ari dira Azpeitian gaur, astelehena, Santio jaien baitan. Eguraldia lagun, jende ugari bildu da herriko plazan eta inguruetan, eta hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izan dute azpeitiarrek. Napar Zuzterrak taldeak eman dio hasiera egunari, txistularien laguntzarekin, eta omenaldia egin diote Nafarroako banderari. Ondoren, sagardo, txekor eta hegaluzea egon da dastatzeko, eta sagardo zein gazta txapelketa egin dituzte.

44. Sagardo Txapelketa Altzuetak irabazi du 134 puntu eskuratuta. Bigarren izan da Alorrenea, 133 punturekin, eta hirugarren Begiristain 127 puntu batuta. Gazta Txapelketa, berriz, Urbiko Aizpea gaztandegiak irabazi du. Bigarren Markiña-Xemeingo Santamaña izan da, eta Elgoibarko Mausitxak eskuratu du hirugarren gazta onenaren saria.

Azpeitiarrez gain, hainbat bisitari ere badira herrian. Haien artean, Hazparneko (Lapurdi) herritarrak etorri dira, Azpeitiarekin duten senidetza eta harremana indartzeko. Udalak harrera egin die, eta politikari zein herri eragileak bildu dira.

Hori guztiaz gain, urtero legez, XXXII. Cesar Valverderen oroimenezko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte Frontoi Txikian, Ilunpe Pilota Elkarteak antolatuta, eta herritar ugari bertaratu da partidak ikustera. Aurre benjaminetako B kategorian Mikel Iturraldek irabazi dio Aratz Urrestillari, 16 eta 9. A kategorian, berriz, Imanol Lazkanok Iker Urrestilla hartu du mendean, 16 eta 3. Benjaminetan, B multzoan, binakako finalak jokatu dituzte: Zigor Etxeberriak eta Eriz Etxeberriak 18 eta 16 irabazi diete Pello Ziarsolori eta Oihan Sarasuari. A multzoan, aldiz, 18 eta 17 nagusitu dira Xabat Azpiazu eta Iker Zabala, Iker Urrestillaren eta Odei Labakaren aurka. Alebinetan, Haritz Zubimendik eta Eneko Odriozolak 18 eta 9 hartu dituzte mendean Imanol Iturralde eta Unax Elosegi. Txapelketako azken partida, infantilena, estu-estua izan da, eta Auritz Arrizabalak eta Aratz Buldainek irabazi dute 18 eta 17, Iker Egigurenen eta Oier Alonsoren kontra.

Giro bikaina dago herriko Alde Zaharrean, eta arratsaldez ere egongo da zer egina. 18:00etan kantu poteoa egingo dute, 18:30ean errekortarien txanda izango da zezen plazan eta 19:30etik aurrera txarangak alaituko ditu kaleak.