Sagardoaren lurraldea

La colección de Arkaitz Apalategi ha sido la mejor del concurso fotográfico de Igartubeiti

rally fotográfico acción caserio museo igartubeiti concurso museo sagardoetxea reparto de premios

Ficha

  • Autor: Miryam Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2008-11-30
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000677

Texto completo

Sariak banatu eta argazkien erakusketa inauguratu zuten atzo goizean. Atzo goizeko 12etan Igartubeiti Baserri Museoko I. Argazki Digitalen Lehiaketako irabazleen izenak ezagutu genituen, honetarako antolatutako ekitaldian. Igartubeiti Baserri Museoak, baserriaren arkitektura eta eguneroko bizimodua ezagutzeko guneak, I. Argazki Digitala Lehiaketa antolatu zuen 2008ko Sagardo Asteko ekitaldien barne, Astigarragako Sagardoetxearen eta Legazpiko Ikatza Argazkilari Elkartearen lankidetzarekin. Guztira hamahiru partehartzailek eman zuten izena lehiaketa honetan eta hiruk jaso zuten atzo saria. Lehiaketako epaimahaiaren, Xabi Otero, argazkilari ezagunaren iritziz honako hauek izan ziren saridunak: lehenengo argazki bilduma onenaren saria Arkaitz Apalategirentzat izan zen, 150 euro eta baserri produktuez osatutako saski bat jaso zituelarik Mari Jose Telleria Ezkio-Itsasoko alkate andrearen eskuz; bigarren bildumarik onena Carlos Mediavilla-rena izan zen, honek 120 euro eta baserri produktuez osatutako saskia jaso zuelarik, Leire Alkorta Sagardoetxeko ordezkariaren eskuz; eta hirugarrena eta azkena Ainhoa Mendizabal-entzat izan zen, honek 100 euro eta baserri produktuez osastutako saskia jaso zituelarik Aitziber Etxezarreta Ezkio-Itsasoko kultur ordezkariaren eskuz. Aldi berean eta sari banaketa amaitu bezain laster, lehiaketan aurkeztutako argazkien erakusketa inauguratu egin zen. Erakusketa honetan, aipatutako argazkien hamahiru bildumak ikusteaz gain, Sagardoetxeak, euskal sagardoaren museoak antolatutako I. Sagar Uzta Argazki Digital Lehiaketara aurkeztutako argazkiak ere ikusgai daude. Momentuz ez dago data zehatzik, baina antolatzaileen esanetan Sagardo Astearen inguruko erakusketa hau bisitatzeko aukera urtarrila erdialderarte izango dugu.