Sagardoaren lurraldea

23 upategi lehiatuko dira aurten ere Santio Eguneko Sagardo Txapelketan

Descripción

Azken urte hauetan, urtero-urtero ari dira Landeta, Loiolatxo eta Loiolabide elkarteetako ordezkariak Azpeitiko Sagardo Egunerako emakumeak animatzeko deia egiten eta aurtengoan badirudi bat behintzat izango dela, estrainekoz, epamahaiko kide. Hala ere, antolatzaileek, norbaitek sagardoa ateratzen parte hartu nahi badu , beraiekin kontaktuan jartzea besterk ez duela adierazi dute.

azpeitia jurado concurso sidra

Ficha

  • Autor: Eli Aizpuru
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2016-07-22
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006763

Texto completo

Azken urte hauetan, urtero-urtero ari dira Landeta, Loiolatxo eta Loiolabide elkarteetako ordezkariak Azpeitiko Sagardo Egunerako emakumeak animatzeko deia egiten eta aurtengoan badirudi bat behintzat izango dela, estrainekoz, epamahaiko kide. Hala ere, antolatzaileek, norbaitek sagardoa ateratzen parte hartu nahi badu , beraiekin kontaktuan jartzea besterk ez duela adierazi dute.

44. edizioa izango da aurtengo Sagardo Txapelketa. 44.a jarraian. Izan ere, aurrez antolatu ohi zen Sagardo Eguna. Beraz, Sebastian Lizaso antolatzaileak asteazken iluntzean Añota sagardotegian egindako agerraldian esan bezala, «datorren urtean 50. urteurrena» ospatuko da.

Lizasok berak eman zuen edizio honetako nobedadeen berri, alkate Eneko Etxeberria eta festetako batzordeburu Mikel Ibarzabalekin, Añotako ordezkariekin eta gainerako antolatzaileekin batera.

23 upategi izango dira aurten ere lehian Sagardo Eguneko txapelketan. «Ohiko upategiak» izango dira, «arkupe bakoitzeko, bat». Horrez gainera, beti bezala, bi txapelketa izango dira. Bata, epamahaiko kideek erabakitakoa eta herritarren saria, bestea. Elkarteetako hainbat kide aritzen dira probaketa lanetan eta hauek eman ohi dute , 'sari ofizialaz' gainera, beste txapel bat.

Horretaz aparte, festa giroa nagusituko da goiz osoan zehar eta sagardoarekin batera, XVIII. Gazta Lehiaketa edo Euskadiko Blonda txapelketa ere izango dira. Nola ez, bezperan prestatzen hasitako txekor errea dastatzeko aukera ere izango da eta arraina gustukoagoa dutenek, hegaluze pintxoak ere izango dituzte aukeran. «28 gaztagile izango ditugu aurtengo txapelketan eta ganadu lehiaketari dagokionez, 85 buru izango dira lehian», azaldu du Mikel Ibarzabalek.

Pintxoen salmentan bildutako dirua, «hirugarren mundura bideratuko da», gaineratu du. Batetik, Afrikara, Tanzaniako herri batean, Mikel Garmendia misiolari azpeitiarrak daraman proiektura. Bertan, urte honetan izan den lehorteak eragindako kalteen aurrean,hainbat familiari laguntza eskainiko zaie. Bestetik, Indiara, Elena Albizurik zuzendutako beste proiektu batera, 'Osasun eta hezkuntza proiektuak ahalbidetzeko».

Sagardo kata kantatua

Estrainekoz, gaur, ostirala, sagardo kata kantatua antolatu dute Sagardo Eguneko antolatzaileek. 20:00etan hasita, Plazan (Sanagustinpen) etnologo baten laguntzaz eta Loidisaletxe eta Beñat Lizaso bertsolariek girotuta sagardo probaketa egingo da. Ekitaldi irekia da, beraz, antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera.